Edukira joan

Grand National

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand National
2011ko lasterketa amaiera.
Grand National lasterketako ibilbidea.
Sortze data : 1839
Lekua : Aintree zalditokia, Liverpool
 Ingalaterra
Kokapena :
Grand National is located in Ingalaterra
Grand National
Grand National
Grand National (Ingalaterra)
Distantzia : 6.907 metro
Saria : 950.000 libera (denera, 2011)
535.135 libera (lehenbizikoak)
Webgunea :  www.aintree.co.uk 

Grand National (euskaraz Nazional Handia) Erresuma Batuan ospatu ohi den oztopodun zaldi lasterketa garrantzitsuena da. Urtero Liverpool hiritik iparraldera eta oso hurbil dagoen Aintree udalerrian ospatu ohi da. Mundu osoko zaldi lasterketa gogorrenen artean sailkatu ohi da.

Lehiaketa hau ehizaren usadioaren ondorioz sortu zen. XVIII. mendean Ingalaterrako larre eta zelaiak ataka eta hesiz itxitzen hasi ziren, horregatik ehiza egunetan hesi hauek zaldiz jauzi eginez gainetik igarotzen ziren. Ehiztari batzuk euren jauzilaria edo ehiztaria lasterrena zela erakutsi asmoz bertako ohiko abiapuntuak ziren elizetako kanpandorretatik hasitako lasterketak antolatu zituzten.

Ofizialki, lehebiziko lasterketa 1839an Liverpool hiritik hurbil dagoen Aintree udalerrian ospatu zen. Bertan 17 lasterkarik parte hartu zuten, hauek larre soroetan zehar zaldiz 6 kilometro egin zituztelarik. Lasterketa honek ardiak gordetzeko hesiak, harresi bat eta bi erreka barne hartzen zituen.

Lasterketa urtero apirileko aurreneko larunbat arratsaldean ospatu ohi da. Bertan lehiatzen diren zaldiak zailduak, disziplinatuak eta buruargiak izan behar dute: 30 oztopo handi gainditu eta 7 kilometro luze duen ibilbide latz batean zehar lauhazkatu behar baidute, hots, antzeko lasterketetan iragan ohi den distantzia baino kilometro eta erdi luzeagoa da.

Lasterketa Aintreeko zirkuituari bi bira ematean datza, lehenbiziko birak 16 oztopo ditu, bigarrenak aldiz 14, aurreko bi kentzen baitira: eserlekua eta ur jauzia.

Lehiaketan 40 zaldi batera lehiatzera ere iritsi daitezke, sarritan hauetako askok jada zaldunik gabe helmugara iristeko gai ere badirelarik. Honek Grand National lehiaketa oso lasterketa arriskutsua bilakatzen du.

  • 1839ko lehenbiziko irabazlea Jem Mason zaldun zuen Lottery izeneko zaldia izan zen.
  • Garaipena errepikatu zuen lehenbiziko zaldia Abd-El-Kader' izan zen (bi urte jarraietan, 1850 eta 1851).
  • Grand National lasterketako kondairarik ospetsuena Red Rum zaldia da, honek 1973, 1974 eta 1977 urteetan garaipena eskuratu zuelarik.
  • Irabazle harrigarriena 1967ko Foinavon zaldia izan zen, 23. oztopoan behar hainbat atzeratua zihoan zaldi bakarra izan zen, gainontzeko zaldiak oztopo horretan erori egin zirelarik. Apustuetan Foinavon zaldia 100 1era ordaindu zen.
  • Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, lasterketa 1916-1918 eta 1941-1945 bitartean ez zen ospatu izan.
  • 1993ko lehiaketa lasterketa aurretik nahiz bitartean sortutako arazoak medio irabazlerik gabe gelditu zen.

Azken irabazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011 Ballabriggs
  • 2010 Don´t Push up
  • 2009 Mon Mome
  • 2008 Comply Or Die
  • 2007 Silver Birch
  • 2006 Numbersixvalverde
  • 2005 Hedgehunter
  • 2004 Amberleigh House
  • 2003 Monty's Pass
  • 2002 Bindaree
  • 2001 Red Marauder
  • 2000 Papillon
  • 1999 Bobbyjo
  • 1998 Earth Summit
  • 1997 Lord Gyllene
  • 1996 Rough Quest
  • 1995 Royal Athlete
  • 1994 Miinnehoma
  • 1993 Carrera declarada desierta
  • 1992 Party Politics
  • 1991 Seagram
  • 1990 Mr. Frisk
  • 1989 Little Polveir
  • 1988 Rhyme 'n' Reason
  • 1987 Maori Venture
  • 1986 West Tip

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]