Guillaume Depardieu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Guillaume Depardieu
DEPARDIEU Guillaume-24x30-2005b.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1971ko apirilaren  7a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Garches2008ko urriaren  13a (37 urte)
Hobiratze lekua Yvelines
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Aita Gérard Depardieu
Ama Élisabeth Depardieu
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea eta aktorea
IMDb nm0220016

Guillaume Jean Maxime Antoine Depardieu (Paris, 1971ko apirilaren 7a - Garches, 2008ko urriaren 13a) frantses aktorea izan zen, Gérard Depardieu aktorearen semea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guillaume Depardieu Cannesen

Guillaume Depardieu Parisen jaio zen, 1971ko apirilaren 7an. Aita Gérard Depardieu izan zuen eta ama, berriz, Elisabeth Depardieu, biak aktoreak. Julie Depardieu eta Roxane Depardieu arrebak ere aktore izan ziren.

1995ean, Guillaumek moto istripu larria izan zuen, aurreko kotxeari maleta bat erori zitzaionean. Kirurgia bat baino gehiago egin behar izan zioten belaunean -17- eta, ospitalean, Staphylococcus aureusek eragindako infekzioa jasan zuen, 2003an, hanka moztu beharrean izan zelarik.

Tenperamentu bortitzeko gizona, haserrealdiak behin baino gehiagotan izan ziren ezagunak. 1999ko Gijóngo Zinemaldian, aktore hoberenaren saria eman zioten, baina, erakutsitako jarrera zela-eta, bota egin zuten handik. Hoteleko logelak nozitu zuen aktorearen jenio txarra, txikituta utzi baitzuen, eta mostraren zuzendaria ere mehatxupean jarri zuen[1].

Alaba Louise jaio eta gero, badirudi Guillaume bareago zebilela, baina zaila zen sartu zen zulotik ateratzea: droga, biolentzia, alkohola...

2008ko urriaren 13an, Errumaniatik etorri eta 3 egunetara, neumoniak hil zuen. 37 urte besterik ez zituen[2].

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburmetraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teatro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Depardieu Aldatu lotura Wikidatan