Handala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Handala
Eskuineko umea da Handala.
Argitalpena
SortzaileaNaji al-Ali
Ageri den obrak
EponimoaCitrullus colocynthis
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Handala (arabieraz: حنظلة‎Ḥanẓala) —Handhala, Hanzala edo Hanthala grafiaz ere idatzia— palestinar herriaren sinbolo nazional nabarmena eta pertsonifikazioa da.[1] Hamar urteko mutiko bat irudikatzen du.

Naji al-Ali karikaturista politikoak sortu zuen 1969an, eta gaur egungo forma hartu zuen 1973an. Naji al-Aliren karikaturetako sinadura bihurtu zen Handala, eta Palestinako identitatearen eta erronkaren sinbolo ikonikoa izaten jarraitzen du. Honela deskribatu da pertsonaia: "Palestinako gerra, erresistentzia eta identitatea argi eta harrigarriz islatzen du".[1]

Izena Citrullus colocynthis (arabieraz: حنظل‎Ḥanẓal) landaretik datorkio. Landare bizikorra da, Palestinako eskualdean kokatua. Fruitu mikatza du, moztutakoan berriro hazten da, eta sustrai sakonak izan ohi ditu.[2]

Al-Ali 1987an erail zuten. Hurrengo hamarkadetan, Handalaren eraginak indarrean jarraitu du; gaur egun ere oso ezaguna da palestinar herriaren adierazgarritzat, eta horma eta eraikin askotan azaltzen da Zisjordanian (bereziki, Zisjordaniako harresiko grafiti artean), Gazako zerrendan eta palestinar errefuxiatuen eremuetan. Orobat, tatuaje eta bitxi askotan ere ageri da. BDS Mugimenduak eta Irango Mugimendu Berdeak ere erabiltzen dute, besteak beste.[2]

Hasierako agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handala lehen aldiz agertu zen Al-Seyasah egunkarian, Kuwaiten, 1969ko uztailaren 13an. Eta 1973tik aurrera azaldu zen lehenengoz ikusleari bizkarra emanez eta eskuak bizkarrean elkarri helduta zituela.[3][4]

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handalaren adinak (hamar urte) adierazten du Naji al-Alik 1948an zuen adina, orduantxe behartu baitzuten bere sorterri Palestinatik alde egitera, eta ez baitzen haziko aberrira itzuli arte. Al-Alik hau idatzi zuen:

« Handala 10 urte zituela jaio zen, eta 10 urte izango ditu beti. Adin horretan utzi nuen nire aberria. Handala itzultzen denean, oraindik 10 urte izango ditu, eta hazten hasiko da orduan. »

Handalaren gorputzaren jarrera, bizkarra emanez eta eskuak gurutzatuta dituela, bi ideia adierazten ditu: alde batetik, «pertsonaiaren gaitzespena, estatubatuarren estiloko konponbideak aurkezten zaizkigun aldi honetan»; eta, bestetik, «gure eskualdean azaltzen diren egungo joera negatibo guztiak arbuiatzearen sinbolo bat».[2]

Handalaren jantzi dandarrek eta oin hutsek pobreekiko leialtasuna sinbolizatzen dute.[2]

Al-Alik «bidezko kausa baten sinbolo» gisa deskribatu zuen Handala:

« Handala zen iparrorratzaren gezia, Palestinarantz etengabe begira. Ez bakarrik Palestina geografiaren aldetik hartuta, baizik eta Palestina bere zentzu humanitarioan: bidezko kausa baten sinboloa, berdin diolarik ea Egipton, Vietnamen edo Hego Afrikan dagoen. »

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zisjordaniako harresiko grafiti artea, Betleem hirian: Handala eta Askatasunaren Estatua, Pietà gaia irudikatuz.

Al-Alik, eraila izan aurretik egin zioten elkarrizketa batean, ondorengo hau adierazi zuen: «Handala, nik sortua, ez da amaituko ni hil ondoren. Espero dut ez dela gehiegikeria izango esatea nik Handalarengan betiko bizi izaten jarraituko dudala, baita ni hil ondoren ere». Hauek dira Handalaren gaur egungo erabileretako batzuk:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Faber, Michel. (2009-07-10). «Pens and swords» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b c d e Oweis 2009.
  3. Faber, Michel. (10 July 2009). «Review: A Child in Palestine: The Cartoons of Naji al-Ali» The Guardian.
  4. Ashley, John; Jayousi, Nedal. «Discourse, Culture, and Education in the Israeli-Palestinian Conflict 49 The Connection between Palestinian Culture and the Conflict» Netanya Academic Centre.
  5. Sadeghi, Shirin. (18 November 2009). «QODS DAY: Protesters Transform Jerusalem Day Into Iran Day» HuffPost.
  6. Zohar, Gil Stern. (7 January 2011). «Guest Columnist: Srulik, meet Handala» The Jerusalem Post.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]