Naji al-Ali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naji al-Ali

Bizitza
JaiotzaAl-Shajara (en) Itzuli, 1937
HeriotzaLondres1987ko abuztuaren 29a (49/50 urte)
Hobiratze lekuaBrookwood Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, kazetaria eta margolaria
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Discogs: 2266534 Find a Grave: 18571741 Edit the value on Wikidata

Naji al-Ali (arabieraz: ﻧﺎﺟﻲ ﺍﻟﻌﻠﻲ), baita ere Nayi al-Ali edo Naji Ali gisa, jaiotzez Nayi Salim Hussain al-Ali (Galilea, 1936-Londres, 1987ko abuztuaren 29a) Palestinako marrazkilari ospetsua izan zen erregimen arabiarren eta Israelen kritika politikoagatik. Palestinako marrazkilari onena dela esan izan da, eta, ziurrenik, mundu arabiarreko marrazkilari ezagunena eta errespetatuena da. Londresen tiroz erail zuten.

Handala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handala Bil'ingo horma batean margotuta.

Handala Naji al-Ali-k garatutako komiki-pertsonaia izan zen. Egunkari batean egunero argitaratzen zuen tiran agertzen zen eta Israelen okupazioaren lekuko izan zen: aurpegia ezagutzen ez zitzaion haur errefuxiatu palestinarra zen, beti bizkarrez. Handala ume bat da, txikia, iletsu samarra, oinak oinutsik eta arropak miazkatzen. Zaila da aurpegia ikustea, beti bizkarrez egoten baita. Horrela marrazten zuen Naji al-Alik Hanzala, bere pertsonaia nagusia. Hanzala Najiren ia bineta guztietan dago, mutu baina temati.[1][2]

Zisjordaniako harresiko grafiti artea, Betleem hirian: Handala eta Askatasunaren Estatua, Pietà gaia irudikatuz.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko abuztuaren 29an, Palestinarrentzat sinbolo bat den Handala pertsonaiaren sortzaile Naji al-Ali marrazkilaria hil zuten erbestean, Londresen. Tiro bat jasota, hilabete koman egon zen. Hilketa sekula argitu ez bazuten ere, susmagarri nagusiak halako operazio ugari egin izan dituen Mossadeko agenteak ziren. Israeldar zein arabiar agintariekin kritiko, gatazka palestinarraren inguruko zinta satiriko gordinak egiteagatik zen ezaguna Naji al-Ali.[3]

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n, Atef el-Taieb zuzendari egiptoarrak marrazkilariaren izena zuen filma egin zuen, Nagi el-Ali alegia. Protagonistaren papera Nour el-Sherif aktore egiptoarrak egin zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]