Hanna Schygulla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hanna Schygulla
Hanna Schygulla Buchmesse.JPG
Bizitza
Jaiotza Chorzów1943ko abenduaren 25a (73 urte)
Herrialdea  Alemania
Talde etnikoa alemaniarra
Hezkuntza
Heziketa Städtisches Luisengymnasium München
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, musikaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0778016

Hanna Schygulla (Chorzów Stary, Polonia, 1943) Alemaniako zinema-antzezlea da. 1966an, Rainer Werner Fassbinder ezagutu zuen, eta hark sortutako Antitheater antzerki-taldean hasi zen antzezle berehala. 1969tik 1974ra, Fassbinderren film guztietan agertu zen bigarren mailako antzezpenetan zein protagonista gisa; aipagarria da Die bitteren Tranen der Petra von Kant (1972) eta Effie Briest (1974) filmetan egindako lana. Urte batzuk telebistan eman ondoren, beste bi film egin zituen Fassbinderrekin: Die Ehe der Maria Braun (1979) eta Lili Marleen (1980), zeinek arrakasta handia izan baitzuten. Harrezkero, beste zuzendari ospetsu batzuekin lan egin izan du: Scola (La nuit de Varennes, 1982), Wenders (Flashe Bewegung , 1975), Godard (Passion, 1982), Wajda (Ein Liebe im Deutschland, 1983), Ferreri (Storia di Piera, 1983 eta Il futuro é donna, 1984). Beste film batzuk: Delta Force (1986), Forever, Lulu (1987), Schatten der Vergangenheit (1991), Das blaue Exil (1993), Das Mädchen deiner Träume (1998), La niña de tus ojos (1998, "Zure neskato begikoa"), Die Werckmeisterschen Harmonien (2000), Die blaue Grenze (2005), Winterreise (2006), Auf der anderen Seite (2007).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanna Schygulla Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.