Helena Almeida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helena Almeida
Helena Almeida 2012 3.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelena Maria de Castro Neves de Almeida
JaiotzaLisboa, 1934
Herrialdea Portugal
HeriotzaSintra2018ko irailaren 25a (83/84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLeopoldo de Almeida
Ezkontidea(k)Artur Rosa
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, margolaria eta artista
Jasotako sariak

Helena Almeida (Lisboa, 1934-Sintra, 2018ko irailaren 25a) portugaldar argazkilari eta artista izan zen. Haren gorputz propioa bere argazkietan erabili izaten zuen. Artista feminista izan zen, munduan ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboan jaio zen. Bere familiaren giroa artearekin oso lotuta zegoen. Aita Leopoldo de Almeida eskultorea izan zen. Lisboan ere Arte Ederrak ikasi zituen. Artur Rosa arkitektoarekin ezkondu zen alaba izanik; senar-emazteek elkarrekin zenbait lan egin dute, Joana Rosa izenarekin. Helenaren lan artistikoak 60. hamarkadan hasi zen, Body art eta Performance artearen eraginez. 84 urtekin hil zen.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra batez ere argazkilaritzan garatu da, zuri-beltzezko argazkilaritzan. Gai nagusia egilea bera izaten zen, modu batez, autoerretratu moduko lanekin.[2] Hori ez zen egilearen iritzia; argazkilaritzaren izendapena ere ukatu egin izan du. Oso argazki landuak eta planifikatuak dira eta, nahiz eta dena berak prestatu, kameraren kliskagailuari senarrak eragiten zion. Ondoren, argazki horiek margotzen zituen edo beste elementuak atxikitzen zizkien: bideoak, grabazioak, e.a.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]