Helge von Koch
Helge von Koch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Niels Fabian Helge von Koch |
Jaiotza | Svea livgardes church parish (en) eta Stockholm, 1870eko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Suedia |
Heriotza | Danderyd eta Danderyd udalerria, 1924ko martxoaren 11 (54 urte) |
Familia | |
Aita | Richert Vogt von Koch |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea Stockholmgo Unibertsitatea Norra Real (en) |
Tesia | Q65921503 |
Tesi zuzendaria | Gösta Mittag-Leffler |
Doktorego ikaslea(k) | Reinhold Palmqvist (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Royal Institute of Technology (en) Stockholmgo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia |
Niels Fabian Helge von Koch ( Stockholm, 1870eko urtarrilaren 25a - ibid, 1924ko martxoaren 11 ) suediar matematikaria izan zen, berak sorturiko Koch elur-maluta izeneko irudi fraktalagatik ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak Richert Vogt von Koch eta Agathe Henriette Wrede ziren, biak ere Suediako nobleziako kide. Bere aitona, Nils Samuel von Koch ( 1801 – 1881 ), Suediako prokuradore nagusia (Justitiekansler) izan zen. Bere aita, Richert Vogt von Koch (1838-1913) Suediako Errege Guardian teniente koronela izan zen. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Matematika klaseak hartu zituen Stockholmgo Unibertsitatean Magnus Gösta Mittag-Leffler matematikari suediar ospetsuarekin. Gerora, hura izango zen bere tutorea.
1905ean Stockholmeko Teknologia Institutuko matematika irakasle izendatu zuten, eta beranduago Stokholmoko Unibertsitatean matematika puruen irakasle bihurtu zuen 1911n.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Von Koch-ek artikulu ugari idatzi zituen zenbakien teoriaren inguruan. Bere lorpenetako bat Riemann-en hipotesia zenbaki lehenen teoremaren forma gogorraren baliokidea dela frogatzea izan zen, 1901ean.
Koch-ek bere izena daraman kurba 1904ko artikuluan deskribatu zuen, tangenterik ez duen kurba jarraitu bati buruz, geometria elementalaren metodoen bidez lortua (jatorrizko frantsesez: Sur une courbe continue sans tangente, obtenue par une construction géométrique élémentaire).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Plantagenet Blood of the Royal Royal (Mortimer-Percy Bolumena) Ruvigny eta Raineval markesak (1911), 250-251 orrialdeak
- Classics on Fractals, Gerald Edgar, ed. (Addison-Wesley, 1993) " Sur une courbe continue... " artikuluaren ingelesezko itzulpena dago" .