Edukira joan

Henrietta H. Fore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrietta H. Fore

(2019)

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsako zuzendari exekutiboa

2018ko urtarrilaren 1a -
Under Secretary of State for Management (en) Itzuli

2005eko abuztuaren 2a - 2007ko azaroaren 15a
Director of the United States Mint (en) Itzuli

2001 - 2005
Bizitza
JaiotzaChicago1948ko abenduaren 9a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Colorado (en) Itzuli
University of Northern Colorado (en) Itzuli Zientzietako Masterra : Administrazio publiko
Baldwin School (en) Itzuli 1966) high school diploma (en) Itzuli
Wellesley College
(1966 - 1970) Artean graduatu : historia, ekonomia, arte
Oxfordeko Unibertsitatea
(1986 - 1986) : Nazioarteko politika
Stanford Graduate School of Business (en) Itzuli
(1987 -
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta environmental health officer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa  (2018ko urtarrila -

Twitter: unicefchief LinkedIn: henriettaholsmanfore TED: henrietta_fore Edit the value on Wikidata

Henrietta Holsman Fore (Chicago, 1948ko abenduaren 9a) UNICEFeko 7. zuzendari exekutiboa izan zen 2022ko urtarrilera arte.[1] Gero, Holsman International enpresako lehendakaria eta zuzendari nagusia izan da. George W. Bushen gobernuan hiru kargu izan zituen: Estatu Batuetako Nazioarteko Garapenerako Agentziaren (USAID) lehen emakume administratzaile eta Estatu Batuetako Kanpo Laguntzako zuzendaria, Estatu Departamentuko 11. Kudeaketa Idazkariordea eta Estatu Batuetako Altxorraren 37. zuzendaria izan zen.[2]

Chicagon jaioa, bere ama Suitzakoa zen eta bere aita Lehen Mundu Gerran militar aritu zen. Bere aitona Henry K. Holsman arkitektoa izan zen, Holsman Automobilen (1902-1911) asmatzailea.[3][4]

1970ean Wellesley College-en historian, ekonomian eta artean graduatu zen eta[5] 1975ean Ipar Coloradoko Unibertsitatean administrazio publikoan maisutza lortu zuen.[6] 1986an nazioarteko politika ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean.

Unibertsitatea amaitu eta aitarena zen altzairuen industriako enpresa batean aritu zen hamabi urtez.[5] 1977tik 1989ra, Burbank-eko Stockton Wire Products-eko lehendakaria eta zuzendaria izan zen[7] eta 1981etik 1989ra, Pozacorp, Inc.-eko lehendakaria izan zen.[7]

Gero, Holsman Internationaleko lehendakari eta CEO-a izan da, Stockton Products eta Vincenzaren lehendakari eta jabea eta Seaward International Companyko lehendakaria eta bazkide kudeatzailea.[7] EQT Future Fund Batzordeko kidea ere bada; Inperative Careko zuzendari; Center for Strategic and International Studies-ko (CSIS) kontseilari; eta Munduko Bankuaren Taldearen Global Preparedness Monitoring Board Batzordeko kide.[8][9][10]

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren Karguak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001etik 2005era, Ameriketako Estatu Batuetako Monetaren 37. Zuzendaria izan zen AEBko Ogasun Sailak , Paul H. O'Neill Ogasuneko idazkariaren eta John W. Snow Ogasuneko idazkariaren zerbitzura.[11]

2005etik 2007ra, Estatuko Kudeaketa Idazkariordearen kargua izan zuen, Estatu Batuetako Estatu Departamentuko Eragiketen burua, Condoleezza Rice estatu-idazkariaren zerbitzura.[12]

2007ko maiatzetik 2009ko urtarrilera, Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Garapenerako Agentziako (USAID) 13. administratzailea eta Estatu Batuetako Kanpo Laguntzako zuzendaria, hau da, Estatu mailako idazkariordearen maila bera.[7]

Nazio Batuen Erakundearen Karguak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Michael R. Pompeo AEBko estatu-idazkariarekin AEBko Estatu Sailean, 2019ko apirilaren 10ean.

2018ko urtarrilean, Antonio Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiak UNICEFeko zuzendari exekutibo izendatu zuen.[13] Karguan horretan, besteak beste, GAVI, Coalition for Epidemic Preparedness Innovation (CEPI) eta Munduko Osasun Erakundearekin lankidetzan aritu zen COVID-19ren txertaketa errazteko.[5] 2021eko uztailean, senarraren gaixotasuna zela eta, karguari uko egingo zion berria zabaldu zuen. Hala ere, ordezkaria aurkitu arte karguan mantendu zen.[14] Azkenik, 2022ko otsailaren 1ean Catherine M. Russell-ek karguan ordezkatu zuen.[15]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022an, ribbon bar Grand Cordon of the Order of the Rising Sun, Japoniako enperadoreak emana[16]
  • 2022an, Distinguished Service Award for the Advancement of Public Discourse on Foreign Policy, Kanpo Harremanen Batzorde Amerikarrak emana.[17]
  • 2020an, Leadership Award, U.S. Global Leadership Coalition-ek emana.[18]
  • 2013an, CRDF Global-en George Brown Award nazioarteko lankidetza zientifikoagatik.[19]
  • 2009an, Distinguished Service Award, AEBko Estatu Idazkaritzak emana.[20]
  • 2005an, Alexander Hamilton Award, AEBko Ogasun Sailak emana.[21]
  • 1997an, Women Redefining Leadership Award, State of the World Forum-ek emana.[22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «UNICEF chief Henrietta Fore resigns 'with a heavy heart'» UN News 2021-07-13.
  2. (Ingelesez) Stevenson, Richard W.. (2001-08-04). «Treasury Nominees Confirmed After Trade Protest by Helms» The New York Times ISSN 0362-4331..
  3. (Ingelesez) «UNHAPPY WITH EARLY AUTOS, ARCHITECT DESIGNED HIS OWN» Chicago Tribune.
  4. «A Glimpse Inside Our Pebble Beach Experience – Holsman Automobile» holsmanautomobiles.com.
  5. a b c Baumberger Crane, Barbara. (2020). «Interview with Henrietta Holsman Fore, Executive Director, UNICEF» Wellesley Magazine. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "2020-Wellsley-Interview" defined multiple times with different content
  6. (Ingelesez) «Henrietta H. Fore» www.unicef.org.
  7. a b c d «Nomination of Henrietta H. Fore To Be an Assistant Administrator at the Agency for International Development» George H.W. Bush Library & Museum 3 October 1991. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "1991-HWBush-AID-Reappointment" defined multiple times with different content
  8. «EQT Future strengthens Mission Board and installs seasoned bench of Impact Advisors» eqtgroup.com.
  9. (Ingelesez) «Imperative Care Appoints Henrietta Fore and Stacy Enxing Seng to Board of Directors» www.businesswire.com 2022-06-21.
  10. (Ingelesez) «Global Preparedness Monitoring Board Announces New Board Membership, Bringing Diverse Expertise to Independent Monitoring» www.gpmb.org.
  11. «Henrietta Holsman Fore Sworn in as Director of U.S. Mint» usmint.gov (United States Mint).
  12. «Henrietta H. Fore biography» unicef.org.
  13. «Henrietta Fore becomes new UNICEF Executive Director» Unicef.org.
  14. Message from UNICEF Executive Director Henrietta Fore to staff. .
  15. (Ingelesez) «UNICEF welcomes announcement of next Executive Director» www.unicef.org.
  16. «令和4年秋の外国人叙勲 受章者名簿» Ministry of Foreign Affairs of Japan.
  17. (Ingelesez) Distinguished Service Award - ACFR. 2021-08-01.
  18. (Ingelesez) «Dr. Anthony Fauci, WFP's David Beasley, UNICEF's Henrietta Fore Honored for Unwavering Commitment to U.S. Global Leadership on World AIDS Day» USGLC.
  19. (Ingelesez) «Inaugural CRDF Global Henrietta H. Fore Women in Science Fellowship to Advance Science Collaboration» www.newswise.com.
  20. «Henrietta Fore» academyofdiplomacy.org (The American Academy of Diplomacy (AAD)).
  21. (Ingelesez) NMN. «Fore given Hamilton Award» Numismatic News.
  22. (Ingelesez) «HENRIETTA HOLSMAN FORE SWORN IN AS DIRECTOR OF U.S. MINT» U.S. Department of the Treasury.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]