Herbert Biberman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Herbert Biberman
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1900eko martxoaren  4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1971ko ekainaren  30a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: hezurretako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Gale Sondergaard  (1930 -  1971)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea
Kidetza Hollywoodeko Hamarrak
IMDb nm0080868

Herbert J. Biberman (1900eko martxoaren 4a1971ko ekainaren 30a) Ameriketako Estatu Batuetako gidoilaria eta zinema-zuzendaria izan zen. Hollywoodeko Hamarretako bat izan zen. Meatzarien bizimoduaren eta langintzaren berri ematen duen Salt Of The Earth (1954) filma zuzendu zuen.

Biberman Filadelfian, Pennsylvanian, jaio zen, Joseph and Eva Bibermanen seme. Haren anaia Edward Biberman margolari modernista izan zen. Biberman zerrenda beltzetan sartu aurretik film hauetarako gidoiak landu zituen: King of Chinatown (1939), When Tomorrow Comes (1939), Action in Arabia (1944), The Master Race (1944; berau zuzendu ere egin zuen), eta New Orleans (1947). 1930ean Gale Sondergaard aktorearekin ezkondu zen. 1971n, hezurretako minbiziak jota hil zen New Yorken.

Ekintza Antiamerikarren Batzordea, HUAC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu ostean, gerran sartzeko aldeko jarrera izan bazuen ere, ez zuen begiko Ameriketako Estatu Batuek Erresuma Batuari laguntza ematea "Lend-Lease" zeritzon legearen bitartez ("Mailegutza eta Errendamenduaren bitarteko legea"). Horrek FBIren susmoa piztu zuen, Biberman nazia ez ote zen errezeloa alegia. [1] 1947an Ekintza Antiamerikarren Batzordeak (HUAC: House Un-American Activities Commnitee) deklaratzera deitu, erantzunik eman ez eta sei hilabetean espetxean izan zen. Gerora Bibermanen lanerako aukerak zapuztuak geratu ziren. 1954an, ordea, Salt Of The Earth filma zuzendu zuen, meatzari batzuen bizimodu eta egindako grebari buruzko lana.


Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Eginkizuna Oharrak
1935 Eight Bells Elkarrizketak
One-Way Ticket Zuzendaria
1936 Meet Nero Wolfe Zuzendaria
1939 King of Chinatown Gidoilaria
When Tomorrow Comes Gidoilaria (Ez da ageri kredituetan)
1944 Action in Arabia Gidoilaria
The Master Race Gidoilaria, Zuzendaria
Together Again Gidoilaria (story)
1946 Abilene Town Ekoizlea
1947 New Orleans Gidoilaria, ekoizlea
1950 The Hollywood Ten Biberman berori (Ez da ageri kredituetan)
1954 Salt of the Earth Zuzendaria
1969 Slaves Gidoilaria, Zuzendaria

Irakurgai osagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caballero, Raymond. McCarthyism vs. Clinton Jencks. Norman: University of Oklahoma Press, 2019.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1] Herbert Biberman IBDM atarian].
  • [2] Herbert Biberman Internet Broadway Database atarian.
  • [3], "One of the Hollywood Ten" artikulua.