Herkuloideak
Herkuloideak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Alex Toth (en) ![]() |
Izenburua | The Herculoids |
Jatorrizko hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 18 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasy television series (en) ![]() |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Hanna |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Hanna-Barbera |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ted Nichols (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1967ko irailaren 9a |
Amaiera-data | 1968ko urtarrilaren 6a |
spa.cartoonnetworkla.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Herkuloideak (ingelesez The Herculoids) AEBtako marrazki bizidun batzuk dira. Alex Tothek sortu eta Hanna-Barbera animazio estudioak ekoiztu zituen. 1967ko irailaren 9tik 1969ko urtarrilaren 6ra CBS telebista katean larunbat goizero aireratu ohi zen, 1981ean NBC kateko Space Stars haur-saioan beste 11 atal berri aireratu zirelarik.
Bestalde, Euskal Herrian 1980ko hamarkadan ETB1an larunbat goizez euskaraz aireratu zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marrazki bizidun honen sarrerako hitzaurreak honela zioen:
« | Jatorrizko ingelesez: "Somewhere out in space live The Herculoids: Zok, the laser-ray dragon, Igoo the giant rock ape! Tundro the tremendous! Gloop and Gleep, the formless fearless wonders!. With Zandor, their leader, and his wife Tara, and son Dorno. They team up to protect their planet from sinister invaders!. All-strong! All-brave! All-heroes!! They are The Herculoids!!!" Euskaraz: "Hor nonbait espazioan Herkuloideak bizi dira: Zok, laserdun herensugea, Igoo harkaitzezko tximino erraldoia! Tundro izugarria! Gloop eta Gleep, beldur eta itxurarik gabeko harrigarriak!. Haien buru den Zandor, eta bere emazte Tara, eta Dorno semea. Talde honek heuren planeta erasotzaile zitalengandik babestuko du!. Denak talde-lanean! Kementsuki! Heroi gisa!! Herkuloideak dira!!!" |
» |
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zandor, Amzot/Quasar planetako gizaki indartsu itxurako zaindaria.
- Tara, Zandorren emaztea.
- Dorn, aurreko bien semea.
- Herkuloideak izenez ezagunak diren planeta honetako bost izakiak honako hauek ziren:
- Zok, herensuge hegalaria, bere begietatik laser izpiak jaurtikitzeko gai da. Zokek espazioan barna hegan egiteko gaitasuan ere bazuen.
- Igoo, harkaitzezko gorila erraldoia eta mota guztietako erasoeekiko erabat kaltegaitza.
- Tundre, errino-triceratops itxurako izakia, bere adarretik energia harriak jaurtitzeko gaitasuna du.
- Gloop eta Gleep, edozein itxura har dezaketen izaki bitxiak.
Herculoideak beste hizkuntzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hungarieraz: A Herkuloidák
- Ingelesez: The Herculoids
- Portugeseraz: Os Herculóides
- Katalanez: Herculoides
- Gaztelaniaz: Los Herculoides edota Los Defensores Interplanetarios
- Italieraz: Gli Erculoidi