Edukira joan

Hibridazio (kimika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hibridazioa edo, zehatzago orbitalen hibridazioa, da molekulen egitura azaldu ahal izateko, atomo baten orbital desberdin batzuk (s, p, d eta abar) konbinatu eta beste hainbeste orbital hibrido berdinez ordezkatzeaz, zeintzuk balentzia-loturaren teoriaren arabera elektroiak parekatzeko gaitasuna duten lotura kimikoa eratzeko[1].

Orbital hibridoak oso erabilgarriak dira molekulen geometria eta atomoen loturen ezaugarriak azaltzeko. Normalean orbital hibridoak eratzen dira antzeko energia dituzten orbitalak nahastuz.

Linus Pauling kimikariak garatu zuen hibridazioaren teoria 1931n azaltzeko metanoaren moduko molekula sinpleen egitura orbital atomikoak baliatuz. Paulingek seinalatu zuen karbono-atomoak lau lotura eratzen dituela baliatuz s orbital bat eta 3 p orbital, hortaz, ondorioztatu daitekeela 3 lotura sortzen dituela angelu zuzenak eratuz (p orbitalen bidez) eta laugarren lotura ahulago bat edozein norabidetan s orbitalaren bidez. Errealitatean metanoak lau C-H lotura ditu antzeko sendotasunekoak. Loturek osatzen duten tetraedroaren ezein bi loturen arteko angelua 109°28'-koa da. Paulingek suposatu zuen lau hidrogeno-atomoren presentzian, s eta p orbitalek lau konbinazio baliokide eratzen dituztela orbital hibrido izendatu zituenak. Hibridoetako bakoitza sp3 formulazioaren bidez adierazten da bere osagaiak zeintzuk diren adierazteko.

Kontzeptua sistema kimiko sinpleentzako garatu zen, baino geroago erabilera zabalagoa izan zuen eta egun teknika heuristiko egokitzat jotzen da konposatu organikoen egiturak azaltzeko. Lewsis egituren antzeko eredu sinplea da[2].

Hibridazio-motak[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbital hibridoak orbital atomikoen nahastetzat jotzen dira, non batzuk bestekin gainjartzen diren proportzio aldakorretan. Adibidez, metanoan orbital hibridoak s orbitalaren % 25tako du eta p orbitalaren % 75a.

sp3 hibridazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

sp3 orbitalak lortzen dira energia-mila berdineko s orbital bat eta 3 p orbital konbinatuz. Forma eta tamaina bereko lau orbital dira eta tetraedro baten erpinen ardatzen arabera orientatuak, hots 109,5ºko angeluak osatuz. Metanoaren egitura azaltzeaz gain, lotura sinplea duten karbono-konposatuenak ere azaltzen ditu; hidrokarburo alifatikoena, alkoholena, aminena, ...

sp3 orbitalak

sp2 orbitalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

sp2 orbitalak lortzen dira energia-mila berdineko s orbital bat eta 2 p orbital konbinatuz. Forma eta tamaina bereko hiru orbital dira, plano berean kokatuak eta bata bestearengandik 120º separatuta. Lotura bikoitza duten karbono-konpostatuen egitura esplikatzen laguntzen dute: alkenoena, hidrokarburo aromatikoena, zetonena, aldehidoena, ...

sp2 orbitalak

sp hibridazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

sp orbitalak lortzen dira energia-mila berdineko s eta p orbital bana konbinatuz. Forma eta tamaina bereko bi orbital dira, plano berean kokatuta, noranzko desberdinetan eta 180º separatuak. Lotura hirukoitz duten alkinoen moduko konposatuen egitura azaltzen laguntzen dute.

sp orbitalak

Beste hibridazio batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posible da beste hibridazio batzuk lortzea d orbitalak parte harturik, esaterako sp³d eta sp³d². Lehenak, bost orbital hibrido sortzen ditu bipiramide triangeluar baten bost erpinen ardatzen norabideetan. Bigarrenak sei orbital hibrido eratzen ditu oktaedro baten sei erpinen ardatzen norabidean. Horrelako egiturak ohizkoak dira trantsizio-metalen konplexuetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  2. a b Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea 1996 ISBN 84-86967-71-6. PMC 431201681. (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]