Hidrogeno kloruro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidrogeno kloruro
Chlorwasserstoff.svg
Formula kimikoa HCl
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta hidrogeno eta kloro
Azido konjokatua chloronium ion (en) Itzuli
Base konjokatua chloride ion (en) Itzuli
Mota hydrogen halide (en) Itzuli
Ezaugarriak
Soinuaren abiadura 296 m/s (0 °C, gas)
Disolbagarritasuna 67 g/100 g (ura, 30 °C)
Fusio-puntua −114 °C
Irakite-puntua −85 °C (760 Torr)
Entropia molar estandarra 186,9 J/(mol K)
Lurrun-presioa 40,5 atm (20 °C)
Masa molekularra 35,976677 u
Erabilera
Elkarrekintza Polycystin 2 like 1, transient receptor potential cation channel (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
3
1
Esposizioaren goiko muga 7 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH 74,5 mg/m³
Eragin dezake hydrogen chloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey VEXZGXHMUGYJMC-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 7647-01-0
ChemSpider 307
PubChem 313
Reaxys 1098214
Gmelin 17883
ChEBI 322
ChEMBL CHEMBL1231821
NBE zenbakia 1050
RTECS zenbakia MW4025000
ZVG 1050
DSSTox zenbakia MW4025000
EC zenbakia 231-595-7
ECHA 100.028.723
CosIng 34321
Human Metabolome Database HMDB0002306
UNII 7HP60U6HMM
KEGG D02057

Hidrogeno kloruroa konposatu ez-organikoa da, HCl formula duena. Hortaz hidrogeno-haluroetako bat da. Giro-tenperaturan gas kolorgea da, baina atmosferako ur-lurrunekin harremanetan jartzean azido klorhidrikoa eratzen du[1]. Bi biek, azidoak eta gasak, garrantzia handia dute industrian eta teknologian. Azidoari ere HCl formula esleitzen zaio.

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogeno kloruroa molekula diatomikoa da non hidrogeno atomo bat (H) eta kloro atomo bat (Cl) lotura kobalente polarrez lotzen diren. Kloroa hidrogenoa baino askoz ere elektronegatiboagoa izateak bihurtzen du lotura polar. Ondorioz, molekula momentu dipolar handia du, karga partzial negatiboa kloroan kokaturik eta positiboa hidrogenoan. Horrek HCla uretan eta beste disolbatzaile polarretan oso disolbagarria egiten du[2].

Ura (H2O) HCla harremanetan jartzean konbinatu egiten dira hidronio katioia (H3O+) eta kloruro anioa (Cl-) sortuaz erreakzio itzulgarri bati jarraituz. Dena dela, HCla ia osorik ionizatzen da[3].

HCl + H2O → H3O++ Cl

Disoluzioa, zeinek azido klorhidriko izena hartzen duen, azido sendoa da.

Urik ez dagoenean ere hidrogeno kloruroak azido moduan jokatzen du. Adibidez, katalizatzaile azido moduan usatzen da ingurune anhidroa beharrezkoa den erreakzio kimikoetan.

HCl + CH3OH → CH3O+H2+ Cl

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogeno kloruro oso purua lortzeko kloroa eta hidrogenoa zuzenean erreakzionarazten dira.

Cl2 + H2 →2 HCl

Erreakzioa oso exotermikoa da. Normalean sintetizatzen den gasa ur desionizatuan disoltzatzen da, oso purua den azido klorhidrikoa lortuaz.

Sintesi organiko askotan hidrogeno kloruroa albo-produktua izaten da, adibidez hidrokarburoen klorazioan.

R−H + Cl2 → R−Cl + HCl
Laborategian beste prozesu batzuk erabiltzen dira hala nola sodio kloruroaren eta azido sulfurikoaren arteko bi urratsetako erreakzioa[4].
1- NaCl + H2SO4 → NaHSO4+ HCl
2- NaCl + NaHSO4 → HCl + Na2SO4

Fosforo(V) kloruroak ur hotzez tratatzean HCla ematen du.

PCl5 + H2O → POCl3+ 2 HCl

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrogeno kloruro gehiena azido klorhidrikoa lortzeko sintetizatzen da[5]. Hala ere, erreaktibo inportantea da hainbat prozesu kimikotan:

Erdieroaleen industrian erdieroaleen kristalak grabatzeko edo silizioa purutzeko erabiltzen da.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzeko ehunen urarekin harremanetan hastean HClak azido klorhidriko bihurtzen da eta hau oso korrosiboa da. Lurrunak inhaltzeak sudurrari, eztarriari eta goiko arnas-aparatuari eragiten die eta eztula, hanturak eta edemak sor ditzake. Azalarekiko kontaktuak jartzea gorritasuna, mina eta erredura kimikoak eragiten ditu. Antzekoa begiak ukitzen baditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  2. Ouellette, Robert J., 1938-. Principles of organic chemistry. ISBN 978-0-12-802634-2. PMC 903531524. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  3. CRC handbook of chemistry and physics, 2000-2001. (81st ed. argitaraldia) CRC Press 2000 ISBN 0-8493-0481-4. PMC 44440496. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  4. Arnáiz, Francisco J.. (1995-12-01). «A Convenient Way to Generate Hydrogen Chloride in the Freshman Lab» Journal of Chemical Education 72 (12): 1139. doi:10.1021/ed072p1139. ISSN 0021-9584. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  5. Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]