Josu Naberan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Naberan
Bizitza
Jaiotza Gautegiz-Arteaga, 1941 (78/79 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, saiakeragilea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Josu Naberan (Gautegiz Arteaga, 1941) euskarazko saiakeragile eta itzultzailea da.

Derioko apaiztegian ikasi ondoren, 1966an abadetu zen. 1968an Larrabetzuko apaiza zen. Txabi Etxebarrieta hildako lehen etakidearen omenez meza eman behar zuen, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala. Guardia zibilek herria okupatu zuten, eta ez zen mezarik izan igande hartan.[1] Frankismoaren aurkako mugimenduan ibilitakoa, 66/69 prozesuaren ondorioz zazpi urte eman zituen Zamorako konkordatu-espetxean. AEKan lan egin zuen. 1998an Sugearen iraultza saiakera argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Muñagorri Garmendia, Lander (2018-09-23) «1968. urtea berezia izan zen Euskal Herrian; astro denak lerrokatu ziren» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.