Edward Gibbon
Edward Gibbon | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza |
Putney ![]() | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Bizilekua |
Putney ![]() | ||
Heriotza | Londres, 1794ko urtarrilaren 16a (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ingalaterra | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Peritonitisa | ||
Familia | |||
Aita | Edward Gibbon | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
Magdalen College ![]() Westminster School ![]() Kingston Grammar School ![]() | ||
Hizkuntzak |
frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak |
historialaria, politikaria eta classical scholarra ![]() | ||
Lan nabarmenak | The History of the Decline and Fall of the Roman Empire | ||
Influentziak | Montesquieu | ||
Kidetza |
Royal Society 14th Parliament of Great Britain ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Whig |
Edward Gibbon (Putney, Surrey, 1737ko maiatzaren 8agreg./apirilaren 27ajul. - Londres, 1794ko urtarrilaren 16a) britainiar historialaria izan zen, Tazitoren garaitik izan den garrantzitsuena askoren ustez. Haren lan nagusi The History of the Decline and Fall of the Roman Empire-ren eragina gaur egun arte heldu da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lausanan bizi izan zen jakitun kalbinista batekin; Pascal eta Montaigneren lanak irakurri eta Voltaire eta Suzanne Curchod ezagutu zituen. 1764an, Erromara egin zuen bidaia batek Erromatar Inperioari buruzko ikerketak egiteko asmoa eragin zion; haren ondorioz idatzi zuen The History of the Decline and Fall of the Roman Empire (1776, «Erromatar Inperioaren gainbehera eta desagertzea»); Elizaren garaipena inperioaren hondamendiari lotua zegoela adierazten zuen bertan, gero David Humek onartu zuen tesia hain zuzen.
Sintesiaren ahaleginek zientzia lanerako lehen saioen artean jartzen dute Gibbonen obra; hala ere, egilea bera eta bere gairako arazoak azaltzen dira etengabe lanean. Gibbonen oroitzapenek (Memoirs of My Life, 1796) egilearen nortasuna argitzen dute.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Essai sur l’étude de la littérature (1761).
- The History of the Decline and Fall of the Roman Empire (Volume I, 1776; Volumes II and III, 1781; Volumes IV, V, and VI, 1788).
- A vindication of some passages in the fifteenth and sixteenth chapters of the History of the decline and fall of the Roman Empire (1779).
- Mémoire justificatif pour servir de réponse à l’exposé, &c de la cour de France (1779).
- Memoirs of My Life (1796)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Gibbon ![]() |