Hürrem Sultan
Hürrem Sultan | |||
---|---|---|---|
1533 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna eta Rutenia, ezezaguna | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa (1531 (egutegi gregorianoa) - 1558ko apirilaren 18a) | ||
Heriotza | Istanbul, 1558ko apirilaren 15a ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Süleymaniye meskita | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Suleiman I.a (1534 - 1558ko apirilaren 15a (egutegi gregorianoa)) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ezkontidea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Eliza katoliko greziarra sunismoa |
Hürrem Haseki Sultan (Rohatyn, c. 1502 - Istanbul 1558) Roxelana, Rosselana, Roxelane, Roxolana, Rossa eta Fortunata izenez ere ezagun egin zea. Suleiman I.aren emazte legitimo bakarra eta Selim II.aren ama. Poeta, diplomazialari eta ongilea izan zen. Esklabo izatetik Otomandarren Inperioko emakume boteretsuena izatera heldu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roxelana izena Roxolania-tik eratortzen da Poloniako Erresumako antzinako eskualdea zena. Bere benetako izena Aleksandra Lisowska zela eta Rohatyn jaio zela uste da, egun Ukrainako mendebaldean dagoen herrian, Rutenian.[1]
Tartaroek bahitu eta Krimean saldu zuten esklabo gisa. Eroslea Selim I.aren kortearen kide bat izan zen eta hasiera batean odaliska arrunt bat izan behar bazen ere, bere jarrera alaia eta ilegorria zela eta nabarmendu zen eta opari eman zioten Selim I.a sultanari.
Iritzi desberdinak daude, batzuen arabera Selim sultan izan aurretik jada Hürrem bere konkubina izan zen. Garai horretako informazio urri dago, izan ere kronistek ez zuten aurreikusi harremanaren garrantzia. Dena den, jakina da biek poesia idazten zutela eta horrek haien harremana estutu zuela.[1]
Tradizioak apurtzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harem otomandarretan, ohituraz, emakumeak haurdun geratzen zirenean harreman sexuala eten egiten zen. Semearen adin nagusitasunarekin batera, ama eta semea eskualde baten agintaritza hartu eta bertara mugitzen ziren. Horrela, emakumeek izan zezaketen eragina murrizten zen. Baina Hürrem ez zen Istanbuletik joan, eta sei seme-alaba izan zituen: Mehmed (1521-1543), Mihrimah (1522-1578), Abdullah (1522-1526), Selim (1524-1574), Bayezid (1525 edo 1526 -1561) eta Cihangir (1531-1553).[1] Horrek, bere eragina handitu zuen, baita Mahidevran Gülbahar-en gainetik, Selimen lehenengo semea, Mustafá, izan zuen konkubina.[1] Sultanaren ama izateak segurtasuna ematen zien kargu bakarra zen, izan ere, Sultan-emazterik ez zegoen, konkubinak ez zirelako ezkontide. Tradizio horrekin ere apurtu zuen, 1528an ezkondu ziren eta Hürrementzako titulu berezia sortu zuen, haseki sultan (gogoko bakarra). Erabakiak eskandalua eragin zuen.[1]
Sultanak hartzen zituen erabakiak Hürremekin partekatzen zituen, erabakiak hartzeko gaitasuna eman zion eta jarduera diplomatikoak aurrera eramateko boterea eman zion ere. Hürremek gutunak partekatu zituen besteak beste, Sigismundo II.a Poloniakoarekin eta horri esker aliantza otomano-poloniar bat sortu zen.[1]
Ongintzan aritu zen ere, hospitaleak, madrasak, komun publikoak eta pobreentzako jantokiak sustatu zituen Istanbulen, Mekan eta Jerusalemen.[1]
Hürremen laugarren semea Selim II.a izenarekin tronura igo zen, Suleiman aita eta haren anaia nagusiak hil ondoren. Seleimek berak bere lehenengo semea, Mustafá, erahiltzeko agindua eman zuen 1553an eta bere ama erbesteratu zuten.[1]
Tizianok Hürremen erretratu ezagunenak margotu zituen, Quevedo eta Lope de Vega bere obretan aipatzen dute eta sinfoniak ere inspiratu zituen, Franz Joseph Haydnena adibidez.[1]
Bere türbe edo mausoleoa Istanbulgo Süleymaniye meskitan dago, senarrarekin batera dago han ehortzia.