Iñaki Pérez Beotegi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Pérez Beotegi
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1948ko uztailaren 31
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2008ko martxoaren 11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Kidetza ETA politiko-militarra
Izengoitia(k) Wilson
Sinesmenak
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Auzolan

Pedro Ignacio Pérez Beotegi, - Wilson ezizenez-, (Gasteiz, 1948ko uztailaren 31 - ibidem, 2008ko martxoaren 11a) arabar ETAkidea eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAkide historikoa, 1973an Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuen[2].

1975eko uztailaren 30ean Bartzelonan ETA(pm)kidea zen Juan Paredesekin lapurketa batean atxilotu zuten. 1977ko Amnistiaren Legea eta gero borroka armatua utzi zuen. Harrezkero, politikan sartu eta hasieran Mario Onaindiarekin batera Euskadiko Ezkerran parte hartu zuen. Gero Auzolanen zerrendetan 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai izan zen baina ez zen legebiltzarkide hautatua izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]