Mario Onaindia
Mario Onaindia Natxiondo (Lekeitio, 1948ko urtarrilaren 13a - Gasteiz, 2003ko abuztuaren 31) euskal herritar politikaria, idazlea eta ETAko kidea izan zen.
Politikagintzan gazte hasi zen Euzko Gaztedian, baina 1967rako ETAko Kultura Frontean zebilen. 1969an Bilbon atzeman zuten. Meliton Manzanas poliziaren hilketan parte hartzea leporatuta, Burgosko Prozesuko epaituetako bat izan zen. Heriotza zigorra ezarri zioten arren, bizitza osoko espetxealdira zigortu zuten azkenik. Kartzelan Marxen zenbait liburu itzuli zituen euskarara eta eleberri bat idatzi zuen, Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak (1977). 8 urte egin zituen kartzelan, 1977an Belgikara erbesteratu baitzuten.
Euskal Iraultzarako Alderdiko idazkari nagusia aukeratua, karguari eutsi zion alderdiak Euskadiko Ezkerra izena hartu zuenean. Autonomia Estatutuaren idazketan parte hartu zuen, eta 1980an Euskal Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Eusko legebiltzarrean hiru legegintzaldi jarraian jardun zuen.
1981ean ETA politiko-militarrak armak uzteko negoziazioetan parte hartu zuen.
1992an Juan Mari Bandresekin batera, EE PSOEren barruan sartu zuen. Alderdi horren euskal adarrean, PSE-EEn, lehendakariordea eta lehendakaria izan zen, nahiz eta azken kargu hori ezin izan zuen onartu, osasun arazoak zirela eta. 1993ko hauteskunde orokorretan senatari hautatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu zituen:
- Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak (1977)
- Grand Placen aurkituko gara (1983)
- Gau Ipuinak (1983)
- Gilen Garateako Batxilerra (1984), Irun Hiria Saria
- Delrincon-en motorra (1985)
- Olagarroa (1987)
- Gela debekatua (1988)
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carta abierta sobre los perjuicios que acarrean los prejuicios nacionalistas (1995)
- Guía para orientarse en el laberinto vasco (2000)
- El precio de la libertad. Memorias (1948-1977) (2001)
- La construcción de la nación española. Republicanismo y nacionalismo en la Ilustración (2002)
- El aventurero cuerdo. Memorias (1977-1981) (2004)
Zinemagintzan ere aritu da; dokumentalak egin ditu, batez ere.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mario Onaindia Fundazioa
- Fitxa Eusko Legebiltzarrean
- Gaizka Fernández Soldevilla, "Agur a las armas. EIA, Euskadiko Ezkerra y la disolución de ETA político-militar (1976-1985" Sancho el sabio, ISSN 1131-5350, 33, 2010, pp. 55-96.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1948ko jaiotzak
- 2003ko heriotzak
- Etakideak
- Euskadiko Ezkerreko politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legegintzaldian
- Euskal idazleak
- Euskarazko eleberrigileak
- PSE-EEko politikariak
- Lekeitiarrak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Euskal Herriko frankismoak kartzelaratutakoak
- Gasteizen hildakoak