Edukira joan

II. Ibarretxe gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibarretxe II gobernua
VII. legealdia
VII. legealdiko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak
Ibarretxe I Ibarretxe II Ibarretxe III
Gobernua
ErakundeaEusko Jaurlaritza
LehendakariaJuan Jose Ibarretxe
Hautaketa2005eko maiatzaren 13a
Inbestidura2001eko uztailaren 12a
Sorrera2001eko uztailaren 13a
Bukaera2005eko ekainaren 25a
Iraupena3 urte eta 347 egunak
Osaera
Kontseilariak10 (2001 uzt.-ira.)
11 (2001 ira.-2005)
AlderdiakEAJ
EA
EB-B (2001eko irailetik aurrera)
Ordezkaritza
Eusko
Legebiltzarra
34 / 75
BazkideakEB-B (2001eko uztailetik irailera)
OposizioaPP
PSE-EE
EH
Oposizioko buruaJaime Mayor Oreja

II. Ibarretxe gobernua edo VII. legealdiko Eusko Jaurlaritza 2001eko uztailaren 14a eta 2005eko ekainaren 25a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak bigarren aldiz hautatu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakari, EAJren, EAren eta Ezker Batua-Berdeen babesarekin. Lehen hilabetean EAJ eta EAren arteko koalizio gobernua izan zen, baina 2001eko irailetik aurrera EB-B ere gobernuko kide bilakatu zen, hiruko gobernua osatuz.

Lehen banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Juan Jose Ibarretxe Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 2001eko uztailak 14 2005eko ekainak 25 [1][2]
Idoia Zenarrutzabeitia Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakariordea 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [3][4]
Ogasuna eta Herri Administrazioa 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28
Sabin Intxaurraga Eusko Alkartasuna Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 2001eko uztailak 17 2001eko irailak 18 [5][6]
Javier Balza Euzko Alderdi Jeltzalea Herrizaingoa 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [7][4]
Josu Jon Imaz Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Merkataritza eta Turismoa 2001eko uztailak 17 2004ko urtarrilak 13 [8][9][10]
Bozeramailea 2001eko uztailak 17 2004ko urtarrilak 13
Anjeles Iztueta Eusko Alkartasuna Justizia, Lana eta Gizarte Gaiak 2001eko uztailak 17 2001eko irailak 18 [11][6]
Gabriel María Inclán Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [12][4]
Miren Azkarate Euzko Alderdi Jeltzalea Kultura 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [13][4]
Joseba Azkarraga Eusko Alkartasuna Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa 2001eko uztailak 17 2001eko irailak 18 [14][6]
Álvaro Amann Euzko Alderdi Jeltzalea Garraioa eta Herri Lanak 2001eko uztailak 17 2001eko irailak 18 [15][6]
Iñaki Gerenabarrena Euzko Alderdi Jeltzalea Nekazaritza eta Arrantza 2001eko uztailak 17 2001eko irailak 18 [16][6]

Bigarren banaketa (2001eko iraila)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko irailean Ezker Batua-Berdeak gobernura sartu zen, eta horrek gobernuaren berregituraketa ekarri zuen. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro saila bitan banatu zen, alde batetik Etxebizitza eta Gizarte Gaiak (Gizarte Gaien arloa Justizia, Lan eta Gizarte Gaien sailetik aterata; EB-Bko Javier Madrazok hartu zuen sail berriaren ardura), eta bestetik Lurralde Antolamendua eta Ingurumena. Justizia, Lan eta Gizarte Gaien saila, aldiz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila bilakatu zen.[17] Eusko Alkartasunako hiru sailburuek ardurak aldatu zituzten alderdiari zegozkion sailetanː Anjeles Iztueta sailburua Justiziatik Hezkuntzara igaro zen, Joseba Azkarraga Lurralde Antolamendutik Justiziara, eta Sabin Intxaurraga Hezkuntzatik Lurralde Antolamendura.

2002ko urtarrilean Iñaki Gerenabarrenak, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, kargua utzi zuen EAJren Araba Buru Batzarreko presidente hautatu zutelako, eta Gonzalo Saenz de Samaniegok ordezkatu zuen gobernuan. 2004eko urtarrilean Josu Jon Imaz sailburu eta bozeramaileak gobernua utzi zuen, EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente hautatua izan ondoren. Ana Agirrek ordezkatu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu gisa, eta Miren Azkaratek hartu zuen bozeramaile kargua.

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Juan Jose Ibarretxe Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 2001eko uztailak 14 2005eko ekainak 25 [1][2]
Idoia Zenarrutzabeitia Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakariordea 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [3][4]
Ogasuna eta Herri Administrazioa 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28
Anjeles Iztueta Eusko Alkartasuna Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 2001eko irailak 18 2005eko ekainak 28 [18][4]
Javier Balza Euzko Alderdi Jeltzalea Herrizaingoa 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [7][4]
Josu Jon Imaz Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Merkataritza eta Turismoa 2001eko uztailak 17 2004ko urtarrilak 13 [8][9][10]
Bozeramailea 2001eko uztailak 17 2004ko urtarrilak 13
Ana Agirre Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Merkataritza eta Turismoa 2004ko urtarrilak 13 2005eko ekainak 28 [19][4]
Javier Madrazo Ezker Batua-Berdeak Etxebizitza eta Gizarte Gaiak 2001eko irailak 18 2005eko ekainak 28 [20][4]
Joseba Azkarraga Eusko Alkartasuna Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza 2001eko irailak 18 2005eko ekainak 28 [21][4]
Gabriel María Inclán Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [12][4]
Miren Azkarate Euzko Alderdi Jeltzalea Kultura 2001eko uztailak 17 2005eko ekainak 28 [13][4]
Bozeramailea 2004ko urtarrilak 13 2005eko ekainak 28 [10][4]
Sabin Intxaurraga Eusko Alkartasuna Lurralde Antolamendua eta Ingurumena 2001eko irailak 18 2005eko ekainak 28 [22][23][4]
Álvaro Amann Euzko Alderdi Jeltzalea Garraioa eta Herri Lanak 2001eko irailak 18 2005eko ekainak 28 [24][4]
Iñaki Gerenabarrena Euzko Alderdi Jeltzalea Nekazaritza eta Arrantza 2001eko irailak 18 2001eko urtarrilak 22 [25][26]
Gonzalo Saenz de Samaniego Euzko Alderdi Jeltzalea 2001eko urtarrilak 22 2005eko ekainak 28 [27][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b 812/2001 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 13koa, Juan José Ibarreche Marcuartu jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzen duena.. .
  2. a b 752/2005 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 24koa, Juan José Ibarretxe Markuartu jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko dena.. .
  3. a b 9/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p 9/2005 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehenakariordeak eta sailburuek beren kargua utz dezatela xedatzen duena.. .
  5. 10/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  6. a b c d e 20/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, jaurlaritzaren zenbait kidek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.. .
  7. a b 11/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Herrizaingo sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  8. a b 12/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  9. a b 1/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren kargu uzteari buruzkoa.. .
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Miren Azkarate será la nueva portavoz del Gobierno vasco y Ana Aguirre ocupará la consejería de Industria» La Vanguardia 2004-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  11. 13/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  12. a b 14/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Osasun sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  13. a b 15/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Kultura sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  14. 16/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  15. 17/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Garraio eta Herri Lan sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  16. 18/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  17. 19/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua aldatzekoa.. .
  18. 21/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  19. 2/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  20. 22/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  21. 23/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  22. 24/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  23. 24/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua izendatzeari buruzkoa (hutsen zuzenketa).. .
  24. 25/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Garraio eta Herri Lan sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  25. 26/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, Lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzeari buruzkoa.. .
  26. 1/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak bere kargua utz dezala xedatzen duena.. .
  27. 2/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, lehendakariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzeari buruzkoa.. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]