Edukira joan

I Quattro Libri dell'Architettura

Wikipedia, Entziklopedia askea
I quattro libri dell'architettura, lehen orrialdea.
Villa Pisani, I quattro libri dell'architettura (II. liburuan)

I quattro libri dell'architettura (euskaraz Arkitekturaren lau liburuak) 1570ean argitaratutako pizkundetar arkitektura tratatu bat da, Andrea Palladio arkitekto venetoarrak idatzia, Palladianismo estiloa piztu zuen. Irudidun lehen tratuetako bat da eta, izenak dioen bezala, lau liburukitan banatua dago.

Palladiok 22 urte baino ez zituela hasi zen liburua idazten eta handitzen jarraitu zuen lana egin ahala. Testuaz gain Palladiok berak marraztutako irudiz hornitua dago, arkitektura klasikoaren (greziar eta erromatar arkitekturaren) araztasun eta sinpletasun ideiak erraz adierazteko helburuarekin. I quattro libri dell'architettura liburuaren lehen argitalpena Venezian egin zen 1570ean. Honen ostean, hainbat argitalpen eta itzulpen egin ziren, garrantzitsuenak frantsesez, nederlanderaz eta ingelesez.

Liburuak arrakasta nabarmena izan zuen eta arkitekto ugariren lana eragin zuen XIX. mendea arte. Arkitektura palladiarrak Europa osoan onarpena izan zuen eta XVIII. mende amaieran Ipar Amerikaraino iritsi. Thomas Jefferson presidente estatubatuarra izan zen Palladioren miresle handienetakoa izan zen, eta Arkitekturaren biblia zela adierazi zuen behin. Haren egoitza, Monticello, estilo neopalladiarrean eraiki zuen.

Lau liburu hauetan, eraikitzeko arau sistematikoak eta proiektuen adibideak agertzen dira batez ere, garai hartan ohikoa ez zena. Kopiatzeko ereduak baino, agertzen diren proiektuak tipologiak dira, nahi adina eraldatu daitezkeenak. Palladioren villa hauen estilo berezia adreilu-egiturari detaileak aplikatzean datza. Palladiok bi kanon aurkeztu zituen eraikinetan erabiltzeko: proiektatze arauak itxuran oinarrituak eta eraikitzeko arauak etxaldearen eraikuntza-logikan oinarrituak.

Tratatua lau liburutan banatua dago:

  • I. liburua: materialen aukeraketa, eraikuntza teknikak eta ordena klasikoak ditu aztergai.
  • II. liburua' : Palladiok egindako villa, jauregi eta eraikuntzak ditu erakusgai. Batzuetan, proiektu hauek eraiki zirenen idealizazioak dira, gerora garatu zituen ideiekin bat etorri ahal izateko.
  • III. liburua : errepideak, zubiak, plazak eta basilikak eraikitzeko moduak ditu aztergai.
  • IV. liburua : antzinako eraikin ugariren irudiak ditu erakusgai.
  • Paola Marini, Licisco Magagnato, "I quattro libri di architettura" di Andrea Palladio, Il Polifilo Milano 1980.
  • Palladio, "I quattro libri di architettura", (1570ko lehen argitalpenaren faksimilea), Hoepli 1990, ISBN 88-203-0613-1

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]