Ibarrako pipermina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibarrako pipermin platera

Ibarrako piperminak (izen komertziala Ibarrako piparrak) Euskal Herria ekoitzitako pipermin ekotipoa da, izenak dioen bezala, batez ere Gipuzkoako Ibarra herrikoa eta inguruetakoa. Hala ere, Ibarrako piparrak eusko labela izateko, ez dute Ibarrakoak edo inguruetakoak izan beharrik, EAEko Kantauri isurialdean ekoitziak eta erkidegoan ontziratuak izan daitezkeelako.[1]

Bertakoek sarritan Ibarrako langostinoak izenez deitu ohi dituzte.

5–12 cm luze dira eta txorten luze eta estua dute. Azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra du, kolore berde-horixkakoa. Landaketa apiril eta maiatz artean izaten da eta uzta uztail eta azaro artean.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan oso aintzat hartuak dira, aperitibo gisa edo beste plateren osagarri. Garraztasun eta gatz kopuru gutxiko ardo zuriaren ozpinetan ontziratzen dira, edo oliotan frijitu.

  • Sarrera gisa, plater batean gatz pittin batekin eta oliba olio zorrotadatxo batekin.
  • Gilda pintxo gisa, antxoa eta olibarekin (zotz batean).
  • Pipermin freskoa oliba oliotan frijitua eta gatz pittin batekin.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]