Edukira joan

Iberiar plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iberiako plaka» orritik birbideratua)
Euramerika (Triasiko berantiarra, Norientsea, duela 220 m.u.). Itzulpena: Laurentia, Groenlandia, Ezkutu Baltikoa, Ezkutu Afrikarra, Iberiako Plaka, Irlandako Plaka, Eskoziako Plaka, Erdialdeko Mendigunea, Armorikako mendigunea, L' Ardenne, Rochechouarteko kraterra (impact) eta Tetis itsasoa.

Iberiar plaka, Europaren hegomendebaldeko plaka tektoniko txiki bat zen. Izenak aditzera ematen duenaren kontra, ez du soilik Iberiako mikrokontinentea hartzen, baizik eta Korsika, Sardinia, Balearretako Irlak eta Alpeetako parte bat ere barneratzen du. Gaur egun, Iberiako plaka Eurasiako plakaren parte da.[1][2]

Europako orogenia hertziniarraren egitura eta gune garrantzitsuenak.[3]

Neoproterozoikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar plakaren sorrera orogenia kadomianoan dugu, Neoproterozoiko berantiarrean, duela 650-550 milioi urte. Oraindik Iberiar plaka ez zen plaka-eremu hori Gondwana superkontinentearen ertz batean kokatzen da, Hego Portugaleko Plaken, Ossa-Morena Plaken eta Erdi Iberiako Plaken arteko talken eta akrezioaren ondorioz sorturikoa. Garai hartatik, hiru plaka hauek pixkanaka elkarren artean urruntzen joan dira.[4]

Mesozoikoan (Jurasiko berantiarrean), Afrika ekialderantz mugitzen hasiko da, Piemont-Liguria Ozeanoa sortuz (Tetis Alpetiar modura ere ezaguna). Trasiko berantiar eta Liasikoan zehar, ur-masa ez sakonak garatzen hasi ziren hegoaldean, Toartzianorako (Jurasiko goiztiarra, duela 190 m.u.) rift-sorrera erabatekoa izan zelarik. Riftingak ere, garai honetan, Ipar Amerika eta Afrika banatzen zituen. Triasiko berantiar eta Jurasiko aldera ere, Iberiar plakaren mendebaldean rifting-prozesu bat hasi zen, Ternua eta Labrador inguruko lurrak Galizatik bananduz (duela 126 m.u.). Esan bezala, kretazeo amaieran, plaka iberikoa Ipar Amerikako Plakatik askatu zen,[5] Ipar Atlantikoaren irekierak (duela 130-100 m.u.) zein Bizkaiako Golkoaren sorrerak (duela 126-85 m.u.) Iberiar plaka domeinu europarretatik urruntzea eragingo dutelarik, Iberiar plakaren errotazioak eraginiko bi plaken arteko estentsio-esfortzuen ondorioz.[6] Duela 85 m.u. Irlanda eta Groenlandiaren artean Ozeano Atlantikoa irekitzen hasiko da, Bizkaiko Golkoa rift ez-arrakastatsu modura utziz.[7]

Garai honetan, plakak errotazio bat jasoko du erloju-orratzen norabidearen aurka,[6] bai eta talka baten osteko Pirinioen sorrera. Ustez, erdi Eozenora arte, Iberiako plaka Afrikako plakarekin batera mugituko litzateke, Bizkaiko Golkoaren perimetroaren mendebaldean. Perimetro honen inguruko mugimendua amaitzean, ustez, Pirinioekiko talka hasiko litzateke.[5][7]

Oligozeno goiztiarretik (duela ~27 m.u.) airrera, Iberiako plaka Eurasiako plakarekin batera mugitu zen, Eurasia eta Afrikaren arteko tartean, Azores-Gibraltarreko fraktura zonatik gertu.[7][8][9][10][11][12][13][14][15]

Iberiako plakaren etengabeko errotazioak Miozeno goiztiarrean Iberiako plaka Eurasiatik berriro ere banatzea eragingo du, Korridore Baltikoa deritzon egitura sortuz, Mediterraneo Itsasoa Ozeano Atlantikoarekin lotuz.[16][17] Iberiako plakak errotatzen zuen bitartean, Miozenoko Messiniarrean zehar (duela ~5.96 m.u.) Korridore baltikoa itxi egin zuen, MSCa edo Messiniarreko Gatz-Krisia, ingeleseko Messinian salinity crisisetik eman zuena. MSC-garai honetan, Mediterraneo Itsasoko ura partzialki edo osorik lurrundu egin zen, honen ondorioz.[18]

Bizkaiko golkoan, Iberiar plaka eta Europaren arteko elkarrekintzak Capbretongo fosa eragin zuen.

Iberiar Penintsulako geologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar Penintsulako mamia (geologiari dagokionez) orogenia hertziniarretik etorritako harri kratoikoa da, Iberiako Mazizoa deritzona osatuz. Ipar-ekialdean Pirinio mendiak aurkitzen dira, hego-ekialdean Mendikate Betikoak agertzen diren bezalaxe. Bi mendikate hauek maila handiago batean kokatzen den Gerriko Alpetarraren zati dira. Mendebaldean, penintsularen inguruko kostaldean, Ozeano Atlantikoak osaturiko perimetro kontinentala agertzen da. Ekialdean, azkenik, hertziniarrak diren elementuak agertzen dira, gehienak Mesozoikoko eta Tertziarioko harriek estalitakoak. Salbuespen moduan, Iberiar Sistemako zenbait puntu eta Kataluniako kostaldeak ditugu, zeinetan elementu zahar hauek oraindik ere agerikoak diren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Schmid, Stefan M. "Description of the Western and Central Alps". Geologisch-Paläontologisches Institut, University of Basel. Archived from the original on 2005-12-19.
  2. (Ingelesez) Le Bayon, Benjamin; Ballèvre, Michel. (2006-5). «Deformation history of a subducted continental crust (Gran Paradiso, Western Alps): continuing crustal shortening during exhumation» Journal of Structural Geology 28 (5): 793–815.  doi:10.1016/j.jsg.2006.02.009. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  3. Franke (1992, 2000), Matte (2001), von Raumer et al. (2003) eta Walter (2003)-en oinarrituriko mapa
  4. (Ingelesez) López-Guijarro, Rafael; Armendáriz, Maider; Quesada, Cecilio; Fernández-Suárez, Javier; Murphy, J. Brendan; Pin, Christian; Bellido, Felix. (2008-12). «Ediacaran–Palaeozoic tectonic evolution of the Ossa Morena and Central Iberian zones (SW Iberia) as revealed by Sm–Nd isotope systematics» Tectonophysics 461 (1-4): 202–214.  doi:10.1016/j.tecto.2008.06.006. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  5. a b (Ingelesez) Srivastava, S. P.; Schouten, H.; Roest, W. R.; Klitgord, K. D.; Kovacs, L. C.; Verhoef, J.; Macnab, R.. (1990-4). «Iberian plate kinematics: a jumping plate boundary between Eurasia and Africa» Nature 344 (6268): 756–759.  doi:10.1038/344756a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  6. a b idatzia, Zientzia Kaiera-k; 27Mar2017; Comentarios1. (2017-03-27). «Euskokantauriar arroaren sorrera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
  7. a b c Andeweg, Bernd (2002). Cenozoic tectonic evolution of the Iberian Peninsula, causes and effects of changing stress fields (PhD Thesis). Vrije Universiteit Amsterdam.
  8. (Ingelesez) Le Pichon, Xavier; Sibuet, Jean-Claude. (1971-9). «Western extension of boundary between European and Iberian plates during the Pyrenean orogeny» Earth and Planetary Science Letters 12 (1): 83–88.  doi:10.1016/0012-821X(71)90058-6. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  9. (Ingelesez) Le Pichon, Xavier; Sibuet, Jean-Claude; Francheteau, Jean. (1977-3). «The fit of the continents around the North Atlantic Ocean» Tectonophysics 38 (3-4): 169–209.  doi:10.1016/0040-1951(77)90210-4. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  10. (Ingelesez) Sclater, John G.; Hellinger, Steven; Tapscott, Christopher. (1977-9). «The Paleobathymetry of the Atlantic Ocean from the Jurassic to the Present» The Journal of Geology 85 (5): 509–552.  doi:10.1086/628336. ISSN 0022-1376. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  11. (Ingelesez) Grimaud, S.; Boillot, G.; Collette, B.J.; Mauffret, A.; Miles, P.R.; Roberts, D.B.. (1982-1). «Western extension of the Iberian-European plate boundary during the Early Cenozoic (Pyrenean) convergence: A new model» Marine Geology 45 (1-2): 63–77.  doi:10.1016/0025-3227(82)90180-3. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  12. (Ingelesez) Olivet, J.L.; Auzende, J.M.; Beuzart, P.. (1983-9). «Western extension of the Iberian-European plate boundary during the Early Cenozoic (Pyrenean) convergence: A new model — Comment» Marine Geology 53 (3): 237–238.  doi:10.1016/0025-3227(83)90078-6. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  13. Olivet, J. L.; Bonnin, J.; Beuzart, P.; Auzende, Jean-Marie. (1982). «Cinematique des plaques et paleogeographie; une revue» Bulletin de la Societe Geologique de France S7-XXIV (5-6): 875–892.  doi:10.2113/gssgfbull.s7-xxiv.5-6.875. ISSN 0037-9409. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  14. Srivastava, S. P.; Schouten, H.; Roest, W. R.; Klitgord, K. D.; Kovacs, L. C.; Verhoef, J.; Macnab, R.. (1990-04). «Iberian plate kinematics: a jumping plate boundary between Eurasia and Africa» Nature 344 (6268): 756–759.  doi:10.1038/344756a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  15. (Ingelesez) Savostin, Léonid A.; Sibuet, Jean-Claude; Zonenshain, Lev P.; Le Pichon, Xavier; Roulet, Marie-José. (1986-3). «Kinematic evolution of the Tethys belt from the Atlantic ocean to the pamirs since the Triassic» Tectonophysics 123 (1-4): 1–35.  doi:10.1016/0040-1951(86)90192-7. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  16. (Ingelesez) Martín, José M.; Braga, Juan C.; Aguirre, Julio; Puga-Bernabéu, Ángel. (2009-4). «History and evolution of the North-Betic Strait (Prebetic Zone, Betic Cordillera): A narrow, early Tortonian, tidal-dominated, Atlantic–Mediterranean marine passage» Sedimentary Geology 216 (3-4): 80–90.  doi:10.1016/j.sedgeo.2009.01.005. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  17. (Ingelesez) Seber, Dogan; Barazangi, Muawia; Ibenbrahim, Aomar; Demnati, Ahmed. (1996-2). «Geophysical evidence for lithospheric delamination beneath the Alboran Sea and Rif–Betic mountains» Nature 379 (6568): 785–790.  doi:10.1038/379785a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  18. (Ingelesez) Krijgsman, W. (1996-8). «A new chronology for the middle to late Miocene continental record in Spain» Earth and Planetary Science Letters 142 (3-4): 367–380.  doi:10.1016/0012-821X(96)00109-4. (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]