Igeldoko dorrea
Igeldoko dorrea | |
---|---|
![]() | |
Igeldo Mendiko Jolas-Parkea | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′17″N 2°00′34″W / 43.32139°N 2.00958°W43°19′17″N 2°00′34″W / 43.32139°N 2.00958°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea - |
Eraikuntza | 1914 |
Ondarea | |
EJren ondarea | 623 |
Igeldoko dorrea Donostian (Gipuzkoa) dagoen dorrea da, antzina itsasargi izandakoa eta orain Igeldoko jolas-parke barnean kokatua Txubillo mendiaren gailurrean. 2014ko maiatzaren 27an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Igeldoko Funikularra eta Parkea monumentu-multzo sailkapenaren barnean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVI. mendetik egon da bertan dorre bat, «Farola» deiturikoa, itsasargi eta talaia funtzioekin.
Egungo dorrearen egitura XVIII. mendekoa da, Donostiako Kontsulatuak eraikia itsas mailatik 180 metrora[1]. Argizko dorre finko bat zen, eta irailaren 14etik maiatzaren 3 arte piztua zegoen. Nahiz eta 9 legoako helmena izan[1], garai hartan paregabea, azkenean abandonatu egin zen karlistaldietan eragindako kalteengatik, baina baita ere behe-lainoak maiz itsasargia itsutzen zutelako. Itsasargia barnean hartuz eraiki zen Bigarren Karlistaldian Farolako gotorlekua[2].

Egungo dorrearen irudia Luis Elizalderen proiektuaren arabera antzinako dorrean 1913-1914an egindako esku-hartzearen ondoriozkoa da, beste solairu bat gehitu zitzaion lehiate handiekin begiratoki gisa eta haren gainean terraza panoramiko bat.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorreak laukizuzen itxurako oinplanoa du, bost solairukoa, eta bi zatik osatzen dute. Lehendabizikoak bigarren solairutik gora erpin alakatuak dituen lau solairuko oinarri bat osatzen du. Bao-ardatz bakarra du leihoburu kurbatu eta dobelatuekin, lau aldeetako bakoitzean. Bigarren zatiak solairu bakarra du eta harburuen gainean oinarritzen den lau garita handi jarri zaizkio erpin bakoitzean. Azkeneko solairuan dorreak lau leiho ditu alde bakoitzean eta hiru leiho gehiago, gezileihoak, garita handi bakoitzean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ a b Dorrearen historia Igeldo Mendiko parkearen webgunean
- ↑ Juan Antonio SAEZ GARCIA. LAS FORTIFICACIONES LIBERALES EN LAS PROXIMIDADES DE SAN SEBASTIÁN DURANTE LA ÚLTIMA GUERRA CARLISTA. ISSN 0210-2889..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |