Ignacio Aldekoa
| Ignacio Aldekoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gasteiz, 1925eko uztailaren 24a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1969ko azaroaren 15a (44 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Ultzera peptikoa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Josefina Aldecoa (1952 - 1969) |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, olerkaria eta ipuingilea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
| Izengoitia(k) | Igna |
Ignacio Aldekoa Isasi (Gasteiz, Araba, 1925eko uztailaren 24a - Madril, 1969ko azaroaren 15a), idazlea izan zen. Gaztelaniaz egin zituen bere lan guztiak. Batez ere, istorio laburrak idatzi zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko familia burges baten baitan jaio zen eta maristen ikastetxean ikasi zuen batxilergoa. 1942an Filosifia eta letrak ikastera joan zen Salamankako Unibertsitatera. Klase askotara huts egin zuen eta unibertsitateko tunan aritu zen. Azkenik aprobatzea lortu eta 1945rako burutuak zituen bere ikasketak. Orduan, Cafe Gijón izenekotik gertu zegoen ostatu batera joan zen bizitzen. Bertan, Jesús Fernández Santos, Rafael Sánchez Ferlosio, José María de Quinto eta Alfonso Sastre ezagutu zituen. Horrez gain, bere emazte izango zen Josefina Aldekoa ezagutu zuen bertan.
1952. urtean Josefina Aldekoarekin ezkondu zen. Aldekcoaren lehen ipuinak La Hora, Juventud, Haz y Alcalá aldizkarian argitaratu zituen. Bere lehen eleberria El fulgor y la sangre, 1954. urtean argitaratua, Planeta sariaren finalista izan zen. Ondoren 1960ko hamarkadan unibertsitateko ikasleen tertulietan hartu zuen parte. Antonio Rodríguez Moñinok sorturiko Revista Española sortzen lagun zuen. 1969an hil zen, zaintzen ez zuen ultzera odoltsu batengatik.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza denez, Aldekoak hiru trilogia idatzi nahi zituen, bat itsasoko jendeari eskaini nahi zion, beste bat meategiko lanari, eta hirugarrena guardia zibilen, ijitoen eta toreatzaileen mundua faltsutuz idatzi nahi zuen.
Istorio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldekoaren ipuinen osoago kontsultatu nahi izanez gero, bi edizio eredugarri daude. Bata, Alicia Bleibergek 1971n egin zuen bilduma da,[1] Alianza Editorial argitaletxean poltsikoko liburu gisa Cuentos completos izenarekin argitaratua bi liburukitan. Bestea, Rafael Contek 1995ean Cuentos completos (1949-1969) izenburupean argitaratutakoa.[2] Bleibergek, bere aldetik, Aldekoaren ipuinak nahiko ordena kronologiko osatuan antolatzeaz gain, kontakizunak zortzi multzo tematikotan sailkatu zuen: «Ofizioak, Klase ertaina, Funts apalak, Landa exodoa hiri handira, Bizitza arrotzak, Haurrak, Zaharren bakardadea, eta La abulia, jende dirudunaren hutsunea». Bilduma gisa edo narratiba laburreko antologietan argitaratu ziren.
- Espera de tercera clase (1955).
- Vísperas del silencio (1955).
- El corazón y otros frutos amargos (1959).
- Caballo de pica (1961).
- Arqueología (1961).
- Cuaderno de Godo (1961).
- Neutral corner (1962).
- Pájaros y espantapájaros (1963).
- Los pájaros de Baden-Baden (1965).
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estiloa eta testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian 1950eko hamarkadan hasitako joera neorrealistan koka dezakegu bere narrazio-lana,[3] behartsu eta babesgabeen ikuspegi literarioan sakontzen baitzuen.[4] Espainiako literaturara egokitu zuen errealismo anglosaxoi zorrotza; izan ere, bere ipuinek benetan sentitutako eta bizitako esperientziaren zaporea dute, inguruari behatzako dohain zorrotza eduki eta literaturan giza eduki handia sartzen zuelako Gehienetan jende apalaren istorioak kontatzen ditu eta haien egunerokotasuna samurtasunez erakusten du, eduki soziala bere ikuspegiaren gizatasunean ageri da naturalki.
Bere lanetako batzuk zinemara eta telebistara egokitu zituzten, batzuk berak egindako gidoiekin (Young Sánchez, Quería dormir en paz...) eta beste batzuk beste autore batzuek egindakoekin (Los pájaros de Baden-Baden, Con el viento solano...). Horrez gain, euskarri horietarako gidoi originalak ere idatzi zituen, hala nola Gayarre film biografikoa edo El pequeño río Manzanares dokumentala.
Balorazioa eta ondorengo eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Zinerako ezinbestekoa izango zatekeen» esan zuen Jose Luis Garcia Sanchezek Aldekoari buruz haren heriotza goiztiarrak atsekabetuta.[5]
Bere nobeletako baten sarreran, Fernando Arrojok honakoa iragarri zuen: «Tokatu zaizu, Stendhalen antzera, gerorako loteriako billete bat jokatzea».[6]
Aldekoa bera, bat-bateko bihotzeko baten ondorioz hil baino lehentxoago, Años de crisálida idazten zebilen, bere belaunaldiak bizitako aldaketa pertsonal eta historikoari buruzko saiakera. Epitafio gisa balio izan zion gerora: «Krisalida-urteak bizi izan ditugu».[5]
Fernando Valls eta Sergi Bellver kritikarien ustez, Aldekoak belaunaldi ezberdinetako idazle garrantzitsuengan eduki du eragina, hala nola José María Merino, Luis Mateo Díez, Manuel Longares, Julia Otxoa, Fernando Aramburu, Iban Zaldua, Elvira Navarro, Óscar Esquivias eta Pablo Andrés Escapa.[7]
Zinemarako egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Young Sanchez, Mario Camusek 1963an zuzendua.
- Con el viento solano, Mario Camusek 1965ean zuzendua.
- Los pájaros de Baden-Baden, Mario Camusek zuzendua 1975ean.
- Gran Sol, Ferrán Llagosterak 1989an zuzendua.
Aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat ikastetxek bere izena daramate, baita Gasteizko, bere jaioterriko, liburutegi publikoa eta kultur etxeak ere.[8] Halaber, urtero, "Ignacio Aldekoa" ipuin-lehiaketa deitzen da.[9]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldecoa, Ignacio; Etxeberria, Gillermo (itzul.): Azken agurra. - Egan, 1993-2, 181-186.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Aldecoa, Ignacio. (1978). Bleiberg, Alicia ed. Cuentos completos. Madrid: Alianza ISBN 842061985X..
- ↑ Rafael, Conte. «Cuentos completos (1949-1969)» ABC 1995eko apirilak 14.
- ↑ Rodríguez, Juan. (2011). archive.org. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Jiménez, José Antonio; Muñoz Marquina, Francisco; Sarrión Mora, Miguel Ángel. (2011). La descripción (II) Lengua Castellana y Literatura. Madrid: Akal Sociedad Anónima, 142-143 or. ISBN 9788446033677..
- ↑ a b Goñi, Javier. «Ignacio Aldecoa, ávido de vida» El País Babelia 2014ko azaroak 13.
- ↑ Txantiloi:Versalita, Tereixa. (7 de abril de 2010). «Ignacio Aldecoa, el aventurero de las historias» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aunión, J. A.. (2018). «Ignacio Aldecoa, un clásico en permanente reivindicación» El País.
- ↑ «Casa de Cultura Ignacio Aldecoa - Biblioteca Pública de Vitoria-Gasteiz» araba.eus.
- ↑ «Concurso de cuentos "Ignacio Aldecoa"» escritores.org.