Ignacio Ellakuria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ignacio Ellakuria
Ignacio Ellacuria Beascoechea.jpeg
Bizitza
Jaiotza Portugalete1930eko azaroaren 9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza San Salvador1989ko azaroaren 16a (59 urte)
Heriotza modua Gizahilketa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea misiolaria, teologoa, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Ignacio Ellakuria Beaskoetxea s.j. (Portugalete, Bizkaia, 1930eko azaroaren 9San Salvador, El Salvador, 1989ko azaroaren 16) jesuita, filosofo eta teologoa izan zen, askapenaren teologiaren ekintzailerik handienetarikoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an, 17 urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen Loiolan. Urte bat geroago, 1948an, El Salvadorko nobiziatura bidali zuten. Bertan, Elizondo eta Espinoza aitak ezagutu zituen, bere lehen maisuak izan zirenak. 1949. urtean El Salvadorko herritar egin zen. 1955ean Filosofian lizentziatu zen. 1958an Teologia ikasi zuen Innsbrucken (Austria), eta han Karl Rahner jesuita ospetsua ezagutu zuen.

1962an doktoratu zen Madrilen, non Xabier Zubiri filosofo donostiarra ezagutu baitzuen. Haren lanetan oinarritu zuen bere pentsamoldea hein handi batean. 1965ean, jesuitek Universidad Centroamericana (UCA) sortu zuten San Salvadorren, eta han hasi zen eskolak ematen 1967an; 1979an bertako errektore izendatu zuten.

Askapenaren teologiaren aitzindarietako bat izan zen, Hego Amerikako Elizako eta Jesusen Lagundiko kide batzuekin batera. Bitartekaritza lan asko egin zuen El Salvadorko nazioa baketzeko, eta horretarako gerran ziharduten bi aldeetako buruzagiekin behin baino gehiagotan egin zituen elkarrizketak. Armadako hainbat kidek eta eskuin muturreko zibilek ez zuten begi onez ikusten Ellakuriaren politika aurrerakoia, kontuan izanik gainera bere ikasleen artetik irtenak zirela garai hartan FMLN (Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional) erakunde armatuko buruzagi batzuk. Aldez aurretik iragarri zen bezala, 1989. urteko azaroaren 16an, talde militar batek hil zuen Ellakuria, beste bost apaizekin, etxekoandrearekin eta honen alabarekin batera, San Salvadorko unibertsitatean egindako atentatu batean.

Bere omenez sortu zuten Ellacuria Gizarte-gunea Bilbon.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Freedom made Flesh: The Mission of Christ and His Church, Nova Iorque, 1976
  • Conversión de la Iglesia al Reino de Dios, 1984
  • Filosofía de la Realidad Histórica, post mortem.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]