Pedro Arrupe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Arrupe
Loyolaschoolsjf2057 07.JPG
Pedro Arruperen omenezko monumentua, Deustuko Unibertsitatean.Commons-logo.svg Irudi gehiago
28. Jesusen Lagundiko aita jeneral

1965eko maiatzaren 22a - 1983ko irailaren 3a
Jean-Baptiste Janssens (en) Itzuli - Peter Hans Kolvenbach
Bizitza
JaiotzaBilbo1907ko azaroaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoaespainiarra
HeriotzaErroma1991ko otsailaren 5a (83 urte)
Hobiratze lekuaGesù
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Valladolideko Unibertsitatea
Colegio Calasancio de Bilbao (en) Itzuli
(1914 - 1922)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta jesuita
Enplegatzailea(k)Sophia University (en) Itzuli
Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Find a Grave: 6391065 Edit the value on Wikidata

Pedro Arrupe Gondra s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14aErroma, 1991ko otsailaren 5a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta josulaguna izan zen. Jesusen Lagundiko 28. nagusia izan zen 18 urtez (1965-1983). Peter Hans Kolvenbachek ordezkatu zuen kargu horretan.

Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio eta Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta. 1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor. Hala ere, 1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua. 1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellakuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.

Haren omenez, Pedro Arrupe zubia izena jarri zioten 2003an Deustuko Unibertsitatearen aurrean egin zuten zubiari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]