Igone Zabala Unzalu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Igone Zabala Unzalu
IgoneZabala.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1961  (57/58 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak TZOS (datu-base terminologikoa)
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea

Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961) euskal hizkuntzalaria da. Zientzia biologikoetan lizentziatura lortu zuen 1984an eta Euskal Filologian doktore titulua 1993an. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da 1986tik. Ikerlaria da IXA taldean. Egun, haren ikerketa-ildo nagusia da euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren azterketa, eta garapen horretan laguntzeko hizkuntza-baliabideen diseinua. Ildo horretatik, UPV/EHUn 2010 urtean abian jarri zen Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren sortzaile eta koordinatzailea da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 60 lan baino gehiago bildu dira.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua

Izaskun Aldezabal Roteta, Agurtzane Elordui Urkiza, Kristina Elosegi Aduriz (1949-2013), Joseba A. Ezeiza Ramos, Iñaki Ugarteburu Gastañares, Igone Zabala Unzalu. (UPV-EHU, 2010)

  • Testu-loturarako baliabideak. Euskara Teknikoa (UPV-EHU, 1996)
  • Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. Idazkera teknikoa 1 (UPV-EHU, 1992)

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]