Edukira joan

TZOS (Terminologia zerbitzuak online sistema)

Wikipedia, Entziklopedia askea
TZOS (Terminologia zerbitzuak online sistema)
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
GaratzaileaEuskal Herriko Unibertsitatea eta Donostiako Informatika Fakultatea
tzos.ehu.es

TZOS web-aplikazioa edo Terminologia zerbitzuak online sistema Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek komunikazio akademikoan erabiltzen duten terminologia biltzeko, ikusgai egiteko eta partekatzeko on-line zerbitzua da.[1][2]

Irakasleen ekarpenekin etengabe aberasten da datu-base terminologiko hau. Irakasleak terminoa eta terminoaren erabilera ondo zedarriztatzeko behar den informazioa gehitzen du. Kontsultak ere egin daitezke interfaze baten bitartez, baita datu-baseko terminoei buruz iritziak gehitu ere.[3]

Datu-baseak ez du balio normatiborik, baina unibertsitateko terminologiaren erabilera erreala kontsultatzeko lagungarria da.

Programa informatikoa 2010ean sortu zuten Xabier Arregi, Ana Arruarte eta G. Umbellinaren artean. Geroago Xabier Artola, Mikel Lersundi, Gotzon Santander, Izaskun Aldezabal, Maria Jesus Aranzabe, Jose Mari Arriola, Arantza Diaz de Ilarraza eta Igone Zabala ere aritu ziren programa hobetzen eta eduki terminologikoak EHUko irakasleekin zabaltzen.[4][5]

ALORRA EUSKARAZKO SARRERA KOPURUA (2021) EUSKARAZKO DENOMINAZIO KOPURUA
Administazio Zuzenbidea 415 592
Aljebra 296 303
Analisia eta Analisi Funtzionala 1059 1300
Animalien Biologia 565 645
Biokimika eta Biologia Molekularra 1547 1794
Biologia Zelularra 814 985
Ekonometria 215 250
Ekonomia Kontabilitatea 893 1167
Ekonomia Orokorra 469 563
Ekonomiaren Teoria 482 674
Elektromagnetismoa 755 864
Elektronika 1 1
Elikadura Zientziak 99 102
Elikagaien Teknologia 283 296
Eliz Zuzenbidea 210 265
Enpresen Antolakuntza eta Zuzendaritza 812 985
Eragiketa Ikerketa 113 114
Eraikuntzaren Teknologia 416 474
Estatistika 286 354
Europako Batasunaren Zuzenbidea 156 275
Farmazia Teknologia 633 645
Filosofia Orokorra 1 1
Finantza Zuzenbidea 1023 1271
Fisika Aplikatua 557 621
Fisika Orokorra 650 700
Fisika Teorikoa 223 231
Geologia 1341 1495
Giza Fisiologia 322 332
Industria Teknologia 266 312
Ingeniaritza eta Teknologia Elektrikoak 1235 1501
Ingeniaritza eta Teknologia Kimikoak 419 549
Ingeniaritza Zibila 1 3
Ingurumenaren Ingeniaritza eta Teknologia 2961 3855
Instrumentazio Teknologia 171 211
Kimika Analitikoa 623 647
Kimika ez-organikoa 1022 1120
Kimika Fisikoa 562 677
Konputagailuen Teknologia 1292 1618
Konstituzio Zuzenbidea 581 697
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea 909 1052
Mekanika 183 235
Merkataritza Zuzenbidea 118 134
Metereologia eta Ozeanografia 285 355
Mikrobiologia 532 585
Nazioarteko Zuzenbidea 240 305
Ontzigintzaren Teknologia 1 1
Optika 392 420
Osasun Publikoa 188 196
Proiektuak 96 101
Prozesu Zuzenbidea 982 1348
Teknologia Elektronikoa 319 480
Teknologia eta Ingeniaritza Mekanikoak 681 779
Telekomunikazioen Teknologia 120 122
Termodinamika 324 337
Topologia 102 104
Zuzenbide Erromatarra 769 835
Zuzenbide Penala 193 214
Zuzenbide Zibila 600 706
Zuzenbidearen Filosofia 491 580

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «TZOS — Terminologia Zerbitzurako Online Sistema» tzos.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  2. Aldezabal, Izaskun; Aranzabe, Maria Jesus; Diaz de Ilarraza, Arantza; Zabala, Igone. «Terminologia lantzeko baliabideak EHUn (Atal berezia: Besterena nuen neuregana)» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. (Ingelesez) Arregi, Xabier; Arruarte, Ana; Artola, Xabier; Lersundi, Mikel. «TZOS: An On-Line System for Terminology Service» (PDF) Actualizaciones en Comunicación Social Centro de Lingüística Aplicada, Santiago de Cuba (Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada) (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  4. «Tzos | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  5. «Terminologia lantzeko baliabideak EHUn (Atal berezia: Besterena nuen neuregana)» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]