Peter O'Toole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter O'Toole
Peter O'Toole -- LOA trailer.jpg
Bizitza
Izen osoaPeter Seamus Lorcan O’Toole
JaiotzaLeeds1932ko abuztuaren 2a
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
Talde etnikoaIrlandarra
Irish migration to Great Britain (en) Itzuli
HeriotzaWellington Hospital, London (en) Itzuli2013ko abenduaren 14a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Siân Phillips  (1959ko abendua -  1979ko abuztuaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art
(1952 - 1955) : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, zinema zuzendaria eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
InfluentziakEric Porter
KidetzaRoyal Shakespeare Company
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

IMDB: nm0000564 Allocine: 4584 Allmovie: p53681 124196 TV.com: people/peter-otoole IBDB: 54982
Musicbrainz: 75537405-6568-43bc-9947-490619137e18 Discogs: 402925 Find a Grave: 121765443 Edit the value on Wikidata

Peter Seamus Lorcan O'Toole (1932ko abuztuaren 2a, Connemara, Galway, 2013ko abenduaren 14a, Londres) zinema, antzerki eta telebistako irlandar aktore bat izan zen.

Bere jaiolekua zalantzan dago. Bertsio batzuen arabera Irlandako Connemara eskualdean jaio omen zen, beste batzuen arabera Ingalaterrako Leeds hirian. Dena den, Patrick Joseph O'Toole aita irlandarra eta Constance Jane Eliot ama eskoziarra zituen, Irlandatik Ingalaterrara joandako etorkinak zirelarik, aktoreak berak bere burua irlandartzat zuen.

Antzerkian hasi zen. Telebistan ere aritu ostean, 1959an paper txiki bat jaso zuen zineman. Hala ere, 1962an etorri zen O'Tooleren zinemako aurrerapauso handien, David Leanen Lawrence of Arabia filmeko protagonistaren paperako aukeratu zutenean. Horri esker, Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Sei izendapen gehiago lortu zuen arren, ez zuen inoiz saria irabazi. Halere, 2003an bere ibilbide luze eta oparoari esker Ohorezko Oscar Saria jaso zuen.

Aktorearen zaletasunen artean cricketa eta errugbia zeuden, Richard Harris, Kenneth Griffith, Peter Finch eta Richard Burton akore eta adiskideekin batera errugbiko Bost Nazioen Torneoko partidu asko ikustera joan ohi zelarik (O'Toole, Harris eta Burtonek batera Oscar Sarietarako 17 izendapen zituzten).

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter O'Toole Aldatu lotura Wikidatan