Iltzarbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iltzarbe
Ollaran, Euskal Herria
Iltzarbe2.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ollaran
Koordenatuak 42° 51′ 49″ N, 1° 50′ 14″ W / 42.86361111°N,1.83722222°W / 42.86361111; -1.83722222Koordenatuak: 42° 51′ 49″ N, 1° 50′ 14″ W / 42.86361111°N,1.83722222°W / 42.86361111; -1.83722222
Iltzarbe hemen kokatua: Euskal Herria
Iltzarbe
Iltzarbe
Iltzarbe hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Iltzarbe
Iltzarbe
Demografia
Biztanleria 43

Iltzarbe Ollarango (Nafarroa Garaia) kontzeju bat da, Txurregi mendiaren ondoan kokatua. Gaur egun 43 biztanle ditu. Iltzarbeko posta kodea 31172.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbe Nafarroa Garaiko hegoaldean dago, leku menditsu batean, Iruñetik 21,7km-ra gutxi gorabehera. Iltzarbetik gertu Txurregi (1.125 metro) eta Gaztelu (1085 metro)mendiak dituzu, Aralar mendilerrokoak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbeko klima azpiatlantiarra da. Iltzarbe altitudea handia du, 545 metro, eta horren ondorioz hango prezipitazioak 1000 mm eta 1400 mm artekoak dira. Tenperaturak 5 eta 10 gradukoak dira normalean.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben D eredua da ikasle gehien dituena. Iltzarben ikastola bat dago, Ur Tanta izenekoa. Eskola hau 400metro karratu ditu. Gainera eskolako eraikina irizpide ekologiko eta bioeraikuntzazkoak ditu. Eskolako hizkuntza euskaran da, baino baita ere ingelesa ematen da.

Hezkuntza historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981. urtean, 4-5 urteko umeen % 66,70 zegoen eskolan, 6-13 urtekoen % 100, 14-17 urtekoen % 77,75, eta 18-25 urtekoen % 24,04. 1981/1982 eta 1982/1983 ikasturteetan ez zen ikastetxerik, eta urte horietan 10 urtetik gorako  2,10 analfabetoak ziren, % 64,70k lehen mailako ikasketak zituzten, % 28,20k bigarrenekoak, eta % 5ek hirugarrenekoak.

Urte hartan, haranean 16 urtez gorako 12 lagun baizik ez ziren irakurtzeko eta idazteko gai; 74k ez zuten OHO bukatu, 87k batxilergoa edo OHO bukatua, 28k goi batxilergoa, 20k erdi mailako lanbide heziketa, 24k goi mailako lanbide heziketa, eta 44k unibertsitate lizentzia.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben historikoki euskara nahiz gaztelania hitz egin dira. XVII. menderaino euskara besterik ez zen hitz egiten, baina 1800. urtetik aurrera gaztelania hasi zen zabaltzen, eta hortik aurrera euskara arin galduz joan zen. 1900 arte euskara mintzatzen zen Iltzarben.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben ez dago alkaterik, Iltzarbe Ollarango kontzeju bat delako. Ollarango alkatea Francisco Javier Perez Cueva da, Iltzarben bizi dena. Auzolan partidukoa da, eta 4 zinegotzi lortu zituen, gero Txurregi partidua 2 eta PPk 1.

Haranean egin diren hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorteetako hauteskundeetako irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Manuel Orti y Lara, Integrista (1891)
  • Romualdo Sanz y Escartin, Carlista (1896)
  • Marques de Vadillo, Kontserbadorea (1898)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1901)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1903)
  • Ramon Nocedal y Romea, Integrista (1905)
  • Juan Manuel Vazquez de Mella Fanjul, Carlista (1907)
  • Jose Sanchez Marco, Integrista (1914)
  • Juan Manuel Vazquez de Mella Fanjul, Jaimista (1916)
  • Caledonio Leyun y Villanueva, Maurista (1919)

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miguel Gortari Errea, Catolico-fuerista (1931)
  • Dominguez Arevalo, Derechas (1933)
  • Elizalde, Derechas (1936)

Frankismo ondorengoko lehenengo hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • UCD (1977)
  • UCD (1979)

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PSOE (1982)
  • CP/UPN (1986)
  • UPN(1987)
  • UPN/PP (1989)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben 2013an 43 biztanle zeuden. Ollarango herririk jendetsuenetan laugarrena da. 2007tik 2013ra, Iltzarbeko biztanleria handitu da. 1980ko hamarkadatik ez zen gertatu halako aldaketa biztanlerian.

Iltzarbeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2014
37 33 30 29 29 30 30 30 43

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbeko festak iraileko laugarren astean egiten dira, eta hiru egunekoak dira. Iltzarbeko jai gehienak herriko frontoian ospatzen dira. Festetako patroia San Miguel da, baino herrikoa San Esteban da.

Osasun zaintza Iltzarben[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben lehen mailako arretako nahiz kontsultategiko erizaintzako laguntzaile bat dago, Doneztebe kalean kokatua.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbeko eraikin ospetsuena frontoia da, 1980ko hamarkadakoa. Herriko gizonek egin zuten, herrian kirolean aritzeko leku bat izatearren. Iltzarbe oso herri txikia denez, ez zuten dirurik enpresa bat kontratatzeko; beraz, herritarrek beren diruarekin erosi zuten pilotalekua egiteko materiala, eta gero berek eraiki zuten. Herriko gizonek osatutako Auzolan elkartea arduratu zen eraikuntza lanez, eta ezer kobratu gabe egin zuten. Pilotalekuaren ondoan plaka bat dago, eraiki zutenentzako omenalditzat.

Pilotalekuan esku huska nahiz frontenisean aritzen da jendea, neurri hauek ditu: 30,2 x 14 m. Hormigoiz eta aglomeratuz egina dago, publikoa da, eta ezin da gauez jokatu. Doneztebe kaleko 22. zenbakian dago.

Done Eztebe eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbeko goiko aldean dago eliza, zelaiz eta lursail goldatuz inguratua. Apaiz bat du, haraneko beste herriekin partekatua.

Harlangaitz hormaz egina dago, eta hainbat garaitako elementuak ditu. Gorde duen zatirik zaharrena dorreko kanpandegia da. Erretaula handia du, zur polikromatuzkoa, duela urte batzuk zaharberritu zuten. Egituran eta ornamentazioan nabari zaio aldi askotako material eta estiloak dituela.

Tenpluaren barruan gordeta daude Antonio Estegaren maisuaren XVII. mendeko obrak, belusezkoak.

Erdi Aroko zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko zubi bat dago, arku handikoa, Udarbe ibaia zeharkatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarbe bera udalerria zen, baina haranari lotuta. Azkenean Ollarango haraneko udalerriari lotuta gelditu zen. Eskola bat zuen, eta hango irakaslea zen udal ordezkaria; lan guztiarengatik 700 erreal kobratzen zituen. Herriak irina egiteko errota bat zuen.

XVI. mendeko biztanle galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoien Iltzarbek 1534. urtean ez zuen bizilagunik, eta Iltzaberena zen. 1800. urtean Ekoien Iltzarbek berdin segitzen zuen, eta Iltzarbekoek gozatzen zuten lur hori, baina sail batzuk partikularrenak ziren.

Konbentzio gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII.mendearen bukaeran, Iruñera iristen Frantziako tropak, harana esgrimitzen ditu bere pribilegioak 1232koak ez emateko bagajeak ejertzitoari, Nafarroako erregeak esaten zuen bezala.

Usadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben biztanle bat hiltzean bere gorpua Txurregi mendiari begira jartzen da. Txurregi Iltzarbeko jendearentzat oso garrantzitsua da, eta horregatik Erdi Arotik ona dago tradizio hori.

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben 25 etxe daude eraikuntza erdikoak, udaletxea, eskola bat non 14 mutil eta 8 neska daude, eliza bat, hilerri bat eta iturri bat herriarentzako.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzarben gehien produzitzen dena da garia, garagarra eta zereal batzuk, ardoa, artoa, ardiak eta haragia, zaldi eta txerri eta behiarena. Gainera Iltzarben ehizatzen dira basurdeak, hareak, eperrak eta beste txori batzuk eta amurrainak arrantzatzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ollaran
Escudo de Atez.svg
Anotz | Arteta | Egillor-Beasoain | Iltzarbe | Ollo | Oskia | Saldise | Senosiain | Ultzurrun