Edukira joan

Imanol Lertxundi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Lertxundi Kaltzakorta» orritik birbideratua)
Imanol Lertxundi

Bizitza
JaiotzaOndarroa1926ko irailaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa1995eko otsailaren 9a (68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Izengoitia(k)Porru

Imanol Lertxundi Kaltzakorta, Porru ezizenez ere ezaguna (Ondarroa, Bizkaia, 1926ko irailaren 11ib., 1995eko otsailaren 9a) militante ezkertiar eta abertzalea izan zen. 1995eko otsailaren 9an hil zen bihotzekoz Ertzaintzaren karga baten ondoren.[1]

Imanol familiatik kantu zale

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarroako Kale Handiaren bihotzean jaioa. Aita Lazarok, bere gitarra lagun zuelarik, abesten zituen abestiek eta etxean bizi izan zuen giro euskaldunak hezurretaraino busti zion izaera Lertxundiri. Gainerakoa, 1936ko gerra osteko giro latz eta goseak zeharkatu zuen “gaur egun ere janaririk preziatuena ogia!” esan ohi zuen. Errepresioaren semea zen Imanol.

Umoretsua inondik ere. Abeslari fina. Porrutarren gidari eta animatzaile. Ondarroako, nahiz Euskal Herriko beste zenbait txokotako, taberna eta kale bazterrak euskal abesti eta bertso zaharrez sarri alaitu eta abertzaletasunez girotzen abila zen familiako kide. Baita frankismo garai ilunenetan ere. Gernikako bonbardaketaren bertsoak, frankisten “gorriek erre zuten Gernika” saiakerari kontrajarriak, bereziki emozio biziz abestu ohi zituen Imanolek.

Mendi zaletasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendia ere bazen bere zaletasuna. Mendiaz maitemindurik, mendiko edertasunaz goza eta gozarazten zekien. Mendiak eta, menditarrak ezagutzen zituen han eta hemen. Maite zuen baserri bakoitza ezagutu eta berton bizi zirenekin harreman estuak egitea.

Herriko arazoekin identifikatutako gizona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol Lertxundik ez zion sekula errealitateari begirik itxi eta bere egin zituen herri honen arazoak. Bizirik mantentzen zituen ametsak, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko konpromisoz, errepresioaren aurka lanean aritu zen. 1969ko uztailaren 31an Guardia Zibilak atxilotu eta espetxera eraman zuten Imanol Lertxundi [2].

“Kostaldean dabil mamua”[3]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ko Otsailaren 9a, eguena. Eguerdian, ostegun askotan bezala, megafoniarekin kalera atera ziren Amnistiaren Aldeko Batzordeko kideak kotxea herriko kaleetatik pasaz arratsalderako deitua zen asanblada baten berri emanez[4].  

San Juan Txurru kaletik errepide nagusira irtetekoak zirenean, Ertzaintzaren kotxe bat gurutzatu eta, kotxe barruan ziren bi kideei identifikatzeko eskatu zieten atxilo hartu asmoz. Kotxeko gidaria ukatu egin zen: “Ni asanblada ireki baterako deialdia egiten ari naiz. Horretarako ez da baimenik behar eta ez naiz legez kanpoko ezer egiten ari”. Eztabaida ikusita, bertan ziren herritar asko hurbildu ziren, tartean eta lehena, Imanol. Egoerak eta tentsioak okerrera egin zuten istiluen aurkako Ertzainak etorri zirenean. Herritarrak zauritu eta Imanol bera astindu zuten. Bularreko mina sentitzen hasi zen, zorabiatu eta ospitalera eraman zuten. Heldu zenerako hila zen ordea, bihotzeko baten ondorioz.

Herri dolua, greba orokorra eta manifestazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Herri Batasunak greba orokorra deitu zuten hurrengo egunerako. Herria osorik itxi zen. Ikastetxeak, tabernak, portua, dendak, industria gunea… erabateko geldialdia egin zen Imanolen heriotza salatu eta babesa adierazteko. Balkoietan ikurrinak xingola beltzarekin[5].

Goizean prentsa agerraldia egin eta bukatuta manifestazioa hasi zen Alamedatik. Herritar asko bertaratu ziren mina eta babesa adieraztera. Ohiko bidea egin zuen manifestazioak Antiguako ama eta Nasa Kalea zeharkatuz eta Zubi Berriko parean bukatuta. Amaiera lekuan istiluen aurkako Ertzaintzanak aurkitu zituzten, manifestazioa eta bertaratutakoak bideoz grabatzen.

Otsailaren 11ko omenaldian, Jon Idigoras, Itziar Aizpurua eta Juan Mari Olano ezkertiar abertzaleek Ertzaintzari leporatu zioten heriotzaren kausa.[6]

Milaka pertsonak eman zioten agurra Lertxundiri Ondarroan.

Fitxategi:Imanol Lertxundiren omenezko idatzia.jpg
« Nire senide bat hor egongo balitxake, gustako lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neu be, hamentxe, laguntzen »

—Imanol Lertxundiren hitzak


Ondarroako Aurrera Mendi Taldearen eskela jarri zion Egin egunkarian

« Zuk zenuen mendirako garra guk jarraituko dugu »


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Muere un hombre as participar en protesta en la que cargó la Ertzaintza» El País 1995/02/10.
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).
  3. «Hondarribitik Ondarrura» Zohardia aldizkaria (5 alea).
  4. «Osteguneko gertaeren nondik norakoak» Brankaz- Ondarroako HBren aldizkaria (6. alea).
  5. Isasi, Mirari. (1995). Ondarroa respondió con la huelga general. Egin- egunkaria, 2 or..
  6. (Gaztelaniaz) «Un tribunal da por prescrito un delito de injurias de miembros de HB contra la Ertzaintza» El Mundo 2001/10/11.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]