Ingeborg Danimarkakoa (1878-1958)
Ingeborg Danimarkakoa (1878-1958) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Charlottenlund Palace (en) , 1878ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Amalienborg jauregia Charlottenlund Palace (en) |
Lehen hizkuntza | daniera |
Heriotza | Stockholm, 1958ko martxoaren 11 (79 urte) |
Hobiratze lekua | Kungliga begravningsplatsen (en) |
Familia | |
Aita | Frederiko VIII.a Danimarkakoa |
Ama | Luisa Suediakoa |
Ezkontidea(k) | Prince Carl, Duke of Västergötland (en) (1897ko abuztuaren 27a - 1951ko urriaren 24a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | House of Glücksburg (Denmark) (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Ingeborg Danimarkakoa (Kopenhage, Danimarka,1878ko abuztuaren 2a – Stockholm, Suedia, 1958ko martxoaren 11), Suediako printzesa eta Västergötlandeko dukesa, Suediako Karlos printzearen emaztea. Federiko VIII.a Danimarkako erregearen eta haren emazte Luisa Suediako printzesaren alaba zen.[1][2][3][4][5][6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeborg printzesa Charlottenlund Jauregian jaio zen, Kopenhageko metropoli eremuan, bere gurasoak artean Danimarkako printze-printzesa oinordekoak zirenean.
Haurrideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristian Carlos Federico Alberto Alejandro Guillermo, 1870eko irailaren 26an jaioa, gerora Kristian X.a Danimarkako errege izan zena,.
- Cristián Federico Carlos Jorge Valdemar Axel, 1872ko abuztuaren 3an jaioa, gerora Haakon VII.a Norvegiako errege izan zena.
- Luisa Josefina Sofía Thyra Olga, 1875eko otsailaren 17an jaioa, gerora Schaumburg-Lippeko printzesa izan zena
- Horoldo Cristian Frederiko, 1876ko urriaren 8an jaioa
- Thyra Luisa Carolina Amalia Augusta Isabel, 1880ko martxoaren 14an jaioa
- Kristián Fredericko Guillermo Valdemar Gustavo, 1887ko martxoaren 4an jaioa, Gustaf Danimarkako printzea bezala ezaguna
- Dagmar Luisa Isabel, 1890eko maiatzaren 23an jaioa
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897ko abuztuaren 27an, 21 urte zituela, Karl Suediako printzearekin ezkondu zen, Oscar II.a Suediako eta Norvegiakoa eta Sofía Nassauko errege-erreginen semea. Luisa, Ingeborgen ama, Karlosen ahizpa-arreba zen.
Seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Margrethe Suediakoa (1899-1977). Absalon Danimarkako printzearen emaztea.
- Marta Suediakoa (1901-1954). Norvegiako printzesa oinordekoa, Olaf V.a Noevegiako printzearen emaztea.
- Astrid Suediakoa (1905-1935). Belgikarren erregina ezkontidea, Leopoldo III.a Belgiakakoaren emaztea.
- Carlos Bernadotte (1911-2003). Östergötlandeko dukea 1937ra arte.
1905ean, Norvegiako Asanblea Nazionalak Karl printzea, Ingeborgen senarra, aukeratu zuen nazio independente berriaren tronua hartzeko lehen aukera gisa. Printzeak uko egin zion herrialde horren independentziarako egindako gonbidapenari, bere aita Oskar II.a Suediako erregea independentzia horren aurka zegoelako.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingeborg Stockholmen hil zen 1958ko martxoaren 11n, 79 urte zituela, alargundu eta zazpi urtera. Alabetako biren heriotzaren lekukoa ere izan zen: Astrid Suediakoa 1935ean hil zen, auto istripu batean, Suitzan; eta Marta Suediakoa, minbiziaren ondorioz, 1954an. Hagako Parkeko Errege Hilerrian lurperatu zuten, Suediako hiriburuan.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «skbl.se - Ingeborg, prinsessa» skbl.se (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ «Ingeborg C C F L - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ «Princess Ingeborg of Sweden and Norway | Wedding Jewels Diadem Royal Marriage Tiara» royal-magazin.de (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ «Ingeborg C C F L - Svenskt Biografiskt Lexikon» archive.ph 2013-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ ISSN https://www.rosekamp.dk/DBL_All/DBL_11_text.pdf..
- ↑ (Ingelesez) Hugh Massingberd. 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).