Leopoldo III.a Belgikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leopoldo III.a Belgikakoa
Leopold III of Belgium.jpg
Belgikarren errege

1934-02-23 - 1951-07-16
Alberto I.a Belgikakoa - Balduin I.a Belgikakoa
Belgikako senataria

Bizitza
Jaiotza Brusela1901eko azaroaren  3a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Woluwe-Saint-Lambert1983ko irailaren  25a (81 urte)
Hobiratze lekua Church of Our Lady of Laeken Itzuli
Heriotza modua : surgical complicationsa Itzuli
Familia
Aita Alberto I.a Belgikakoa
Ama Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina
Ezkontidea(k) Lilian, Princess of Réthy Itzuli
Astrid of Sweden Itzuli  (1926-11-10 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Saxe-Coburg and Gotha Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Jarduerak
Jarduerak monarka eta entomologoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Leopoldo III.a Belgikakoa (Léopold Philippe Charles Albert Meinrad Hubertus Marie Miguel de Saxe-Cobourg et Gotha) (Brusela, 1901eko azaroaren 3aWoluwe-Saint-Lambert, 1983ko irailaren 25a) Belgikako laugarren erregea 1934tik 1951era. Alberto I.a Belgikakoaren eta Elisabet Bavierakoaren semea; aitaren aldetik aitona-amonak Filipe Belgikakoa eta Maria Hohenzollern-Sigmaringen printzesa ziren, eta amaren aldetik Karlos Teodor Bavierako dukea eta Maria Josepa Portugaleko infanta.

1934. urtean, 33 urte zituenean, Alberto I.a istripu batean hil ondoren, Leopoldok oinordetu zuen tronua. Bere erregealdia onarpen-maila handiarekin hasi zen.

Leopoldo III.a Belgikakoa eta bere lehenengo emaztea, Astrid.

1935. urtean, bere lehenengo emaztea (Astrid Suediakoa, Karlos Suediakoaren eta Ingeborg Danimarkakoaren alaba) auto-istripu batean hil zen. Elkarrekin hiru seme-alaba izan zituzten:

1941ean berriro ezkondu zen Lilian Baelsekin, eta hiru seme-alaba izan zituzten:

Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, Belgikak bere burua neutro agertu zuen arren, hurrengo urtean Alemania naziak Belgika inbaditu zuen. Inbaditua izan eta 18 egunetara, erregea Alemania naziaren aurrean errenditu zen. Erabaki hau Parlamentuagatik oso kritikatua izan zen.

Leopoldo Bruselan bizi ahal izan bazuen ere, 1944an erbesteratua izan zen; lehenengo Hirschsteinera (Alemania), eta gero Stroblera (Austria). 1945ean armada estatubatuarrak askatu zuen. Hala ere, Belgikan Leopoldok gerran izan zuen portaera gaitzesten zenez, Leopoldo ez zen Belgikara itzuli 1950 urtera arte.

1945tik 1950era, Belgikako Parlamentuak Leopoldoren anaia (Karlos, Flandeseko kondea) izendatu zuen errege, eta Leopoldori gobernatzeko gai ez izatea leporatu zitzaion.

1950ean Belgikan plebiszitu bat egin zen Leopoldok errege-kargua hartu behar zuen erabakitzeko. Iritzia oso banatua zegoen, eta istilu handiak egon ziren. Azkenean, Leopoldok, gerra zibil baten beldurrez, abdikatu zuen eta tronua bere semeari (Balduin I.a Belgikakoari) eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo III.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan