Luisa Suediakoa
Luisa Suediakoa (suedieraz: Lovisa Josefina Eugenia; Stockholmeko Errege Jauregia, 1851ko urriaren 31 - Amalienborg jauregia, 1926ko martxoaren 20a) Danimarkako erregina ezkontidea izan zen 1906tik 1912ra.
Karlos XV.a Suediakoa eta Luisa Herbehereetakoaren alaba izan zen. Ezin izan zuen Suediako tronua heredatu, gizonezkoei bakarrik agintzen uzten ziena.
1869an Frederiko VIII.a Danimarkakoarekin ezkondu zen eta zortzi seme-alaba izan zituen. 1906 erregina ezkontide bihurtu zen eta 1912an alargundu egin zen. Kristian X.a Danimarkakoa eta Haakon VII.a Norvegiakoa erregeen ama izan zen.
Bizitza diskretua izan zuen, seme-alabei eta interes artistiko, literario eta karitatezkoei eskainia.