Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da.[ 1] Lehendabizikoz 1981ean egin zuten EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean[ 2] .
Unibertsitate mailako arraun-proba da, eserleku mugikorrean egiten dena, zortzi arraunlari eta lemazaina dituen olinpiar outrigger mailan hain zuzen ere[ 3] . Ingalaterran usadio handia duen eta urtero ospatu ohi den Oxford-Cambridge estropadaren antzekoa da.
Deustu kolore gorri tradizionalaz aritzen da eta ontziak "Tomatera" izena du. Ingeniariak aldiz urdinez aritzen dira eta ontziak "Tuerkalari" izena du.
Lasterketa hau filosofia amateur hutsez jaio zen, izan ere, txapeldunak ez du saririk jasotzen (irabazleak Bilboko Cafe Iruñan dagoen zilarrezko erretilu batean grabatzen du bere izena[ 4] ), hala ere, ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak ere badira[ 5] .
2025ean aldaketa handi bat izan zen tripulazioetan. Ordurarte emakumezkoak lemazainak izanak ziren soilik eta urte hartan protagonismo berezia hartu zuten, Deustuarren tripulazio osoa emakumezkoek osatu baitzuten eta Injeniarien ontzian lau emakumezko eta lau gizonezko izan baitziren.[ 6]
Estropada Ibaizabal ibaiaren itsasadarrean egiten da, Erandiotik Bilboko udaletxeraino , lau itsas miliatan zehar (7.408 metro )[ 7] . Salbuespenez eta bakarrik estropada honetarako Bilboko Udalak Deustuko zubia zabaltzen du, hirian kirol proba honek tradizio handia duelako[ 2] .
Urtea
Irabazlea
Denbora
Aldea
I
1981
Deustu
26:01
0'23"
II
1982
Deustu
27:14
0'16"
III
1983
Deustu
29:32
0'57"
IV
1984
Deustu
28:35
1'24"
V
1985
Deustu
27:16
0'24"
VI
1986
Deustu
27:55
0'01"
VII
1987
Deustu
28:55
1'44"
VIII
1988
Ingeniariak
24:48
2'19"
IX
1989
Deustu
27:45
1'00"
X
1990
Ingeniariak
26:36
0'59"
XI
1991
Deustu
21:13 (murriztua)
0'38"
XII
1992
Deustu
23:48
0'26"
XIII
1993
Ingeniariak
24:31
2'21"
XIV
1994
Ingeniariak
27:44
1'58"
XV
1995
Ingeniariak
23:32
1'12"
XVI
1996
Ingeniariak
27:21
0'07"
XVII
1997
Ingeniariak
26:07
0'08"
XVIII
1998
Deustu
23:49
0'27"
XIX
1999
Ingeniariak
26:20
0'18"
XX
2000
Ingeniariak
28:28
1'10"
XXI
2001
Deustu
27:08
0'57"
XXII
2002
Deustu
24:29
0'31"
XXIII
2003
Deustu
28:21
0'37"
XXIV
2004
Deustu
24:16
0'21"
XXV
2005
Ingeniariak
27:43
0'37"
XXVI
2006
Ingeniariak
23:32
-
XXVII
2007
Deustu
24:28
0'05"
XXVIII
2008
Ingeniariak
23:38
0'25"
XXIX
2009
Deustu
24:23
0'19"
XXX
2010
Deustu
23:50[ 8]
1'03""
XXXI
2011
Deustu
23:45
0'14"
XXXII
2012
Deustu
24:33
0'41"
XXXIII
2013
Ingeniariak
24:25
0'07"
XXXIV
2014
Ingeniariak
22:51
0'32"
XXXV
2015
Deustu
-¹[ 9]
-
XXXVI
2016
Deustu
22:14 (R) [ 10]
0'36"
XXXVII
2017
Deustu
25:01[ 11]
0'58"
XXXVIII
2018
Deustu
25:59[ 12]
1'13"
XXXIX
2019
Deustu
23:30[ 13]
0'08"
2020- 2021
XXXX
2022
Ingeniariak
23:38[ 14]
0'42"
XXXXI
2023
Deustu
24:21[ 15]
0'22"
XXXXII
2024
Deustu
25:02[ 16]
0'17"
XXXXIII
2025
Ingeniariak
31:02[ 17]
0'16"
(R) Errekorra, ibilbide murriztua izan zuen 1991ko ekitaldia kontutan hartu gabe.
¹ 2015ean Ingeniariek Deusto abordatu zuten eta deskalifikatuak izan zirenez Deustu izan zen garailea. Dena dela 2016an oraindik ere auzitan jarraitzen du ekitaldi honek.
2020 eta 2021ean ez zen jokatu COVID-19 pandemia zela eta[ 18] .
Taldea
Garaipenak
Urteak
Deustu
27
1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1989, 1991, 1991, 1998, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2023, 2024
Ingeniariak
16
1988, 1990, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2000, 2005, 2006, 2008, 2013, 2014, 2022, 2025
Errekorra: Deustu (2016), 22:14
Diferentziak:
Txikiena: Deustu (1986), bi metroren aldea.
Handiena: Ingeniariak (1993), 2 min 21 seg.
Denborak:
25 minututik behera lehenengoa: Ingeniariak (1988)
24 minututik behera lehenengoa: Deustu (1992)
23 minututik behera lehenengoa: Ingeniariak (2014)
Garaipenak jarraian:
Deustu (7), 1981-1987
Ingeniariak (5), 1993-1997
Tripulazioak:
Gazteena: Ingeniariak (1990), batazbeste 19 urte eta 5 hilabete
Adintsuena: Deustu (2011), 31 urte eta 8 hilabete
Arraunlariak:
Partehartzeak:
Osertz Alday (Deusto), 15
Azael Rodríguez (Deusto), 11
Lehenengo emakumea: Idoia Korta (Deusto, 1994)
↑ Estropadari egindako webgunea
↑ a b Bilboko Udala . Domeka honetan, Apirilak 1, Deustuko Zubia zabalduko da Ingeniarien eta Deustukoen arteko estropadarako. .
↑ Europa Press. (2010-03-23). Ingenieros busca reducir las 5 victorias de ventaja que le lleva Deusto en la 30 edición de la tradicional regata. .
↑ López, Iratxe. (2007-11-16). «Regata Ingenieros-Deusto. Duelo en la Ría» El Correo .
↑ ««Lehia handia dago ingeniarien eta Deustukoen artean»» Busturialdeko Hitza 2008-03-15 .[Betiko hautsitako esteka ]
↑ (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2025-04-04). «El bote mixto de Ingenieros se impone al femenino de Deusto» Diario AS (kontsulta data: 2025-04-04) .
↑ Deustuko Unibertsitatea . Ingeniariak-Deustu XXVI. Estropada. .
↑ Gondra, Aner. (2010-03-29). «Por grabar unas cicatrices de plata» Deia .
↑ .
↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2016-03-24). «Deusto se impone a Ingenieros y bate el récord de la regata: 22:14» AS.com (kontsulta data: 2018-03-24) .
↑ multimedia, KOR. Deusto se impone por tercer año consecutivo con un tiempo de 25 minutos y un segundo. (kontsulta data: 2017-07-02) .
↑ «Deusto supera por 1'13 a Ingenieros para lograr su cuarta victoria seguida» Mundo Deportivo (kontsulta data: 2018-03-24) .
↑ eldesmarque.com (kontsulta data: 2019-04-13) .
↑ «Periódico de la 41ª edición de la Regata Ingenieros-Deusto» laregata.org (kontsulta data: 2024-03-23) .
↑ «Nekane Balluerka e Imanol Pradales, padrinos del Desafío de la 40ª Regata Ingenieros-Deusto» laregata.org (kontsulta data: 2024-03-23) .
↑ (Gaztelaniaz) Capetillo, J. A. P.. (2024-03-23). «Deusto aprovecha el contratiempo de Ingenieros» El Correo (kontsulta data: 2024-03-23) .
↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-04-04). «El bote mixto de Ingenieros se impone al femenino de Deusto en una edición histórica» naiz: (kontsulta data: 2025-04-04) .
↑ «Origen e Historía - Regata Ingenieros - Deusto» laregata.org (kontsulta data: 2024-03-23) .