Busturialdeko Hitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Busturialdeko hitza: eskualde osoan banatua
Mota tokiko informazioaren gaineko hamaboskaria
Lehen zenbakia 2005eko urriaren 31a[1]
Banatze lurraldea Busturialdea
Argitaratze hiria Bermeo eta Gernika-Lumo
Hizkuntza euskara
Maiztasuna hamaboskaria
Zuzendaria Ohiana Cabello
busturialdekohitza.info

Busturialdeko hitza 2005eko abenduaren 15ean sortu zen euskara hutsezko egunkaria da. Busturialdeko eskualdea osatzen duten 20 herrietako albisteak biltzen ditu: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

Bi egoitza ditu, bat Bermeon eta bestea Gernika-Lumon. Zuzendaria Oihana Cabello da, zuzendariordea Maite Orue eta gaur eguneko kudeatzailea berriz, Izaskun Gonzalez. Guztira, 9 langile daude taldean: zuzendaria, bost kazetari, kudeatzailea, komertzial bat eta zierreko arduraduna. Horiez gain egunero egunkaria banatzeaz arduratzen diren langileak ere badaude.

Busturialdeko hitza, haibat norbanakok eta eragilek urteetan egindako lanari esker jaio zen, honako helburuarekin: Busturialdeko herri informazioan euskarazko prentsak duen hutsunea betetzea. Hitza proiektuetan zazpigarena da Busturialdeko hitza. Lehendik kalean ziren Tolosaldeko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Lea-Artibaialdeko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza eta Irutxuloko Hitza. Aurreko sei hitzen moduan, Busturialdeko Hitza ere eskualdeko euskalgintzako taldeen, gizarte eragileen eta EKT (Euskarazko komunikazio Taldea) Bertako Hedabideen artean sortu zen. 42 elkarte eta enpresak egin dute bat Busturialdeko Hitzarekin: euskalgintza, ikastolak, ikastetxeak, enpresa eta kooperatibak, kultur elkarteak, kirol elkarteak, euskaltegiak...

Hasiera batean Asteartetik Igandera bitartean argitaratzen bazen ere, diru laguntza faltagatik, 2007ko otsailaz geroztik asteartetik larunbatera bitarte argitaratzen da soilik. Izan ere, herri bakoitzeko udalekin eta alderdi politikoekin jarri ziren kontaktuan egunkariko arduradunak bere garaian, proiektuaren egoera azaltzeko eta udal bakoitzari urtean biztanleko hiru euro inguruko laguntza eskatzeko. Bermeoko eta Muruetako udalek soilik eman zioten hasiera batean laguntza proiektuari. Gainontzekoek proiektuaren izaera pribatua argudiatu zuten eskaera errefusatzeko. Gaur egun, ahozko hitzarmenak egin dira eskualdeko beste udal batzuekin diru laguntzak hartzeko, baina oraindik sinatu gabe daude.

2007ko azaroaren 16an, gaur egungo kazetaritza eredura egokitzea ezinbesteko ikusita, erronka berri bati ekin zion Busturialdeko hitzak. Diseinu berriarekin argitaratzeaz gain, edukia ere aldatu zuen. Modu honetara, berehalako albisteak, jendearen argazkiak, erabiltzaileen bideoak, eta kirolarekin, kulturarekin, euskalgintzarekin, politikarekin edota beste edozein esparrurekin zerikusia duten eragileek elikatutako blogak oinarritzat dituen webgune berria jarri dute martxan. Webgune horretan argitaratzen dena egunero papereko edizioan islatzen da gero, webgunetik datorrela nabarmentzen duen diseinuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]