Ni ez naiz Mikel Laboa
| Ni ez naiz Mikel Laboa | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe |
| Argitaratze-data | 2022 |
| Jatorrizko izenburua | Ni ez naiz Mikel Laboa |
| Argitaletxea | Elkar |
| ISBN | 978-84-1360-226-4 |
Ni ez naiz Mikel Laboa komikia Mikel Laboa musikariaren biografia ilustratua da, gidoia Unai Iturriaga eta Harkaitz Canorena da, eta marrazkiak Joseba Larratxerenak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu zen komikia 2022an.[1][2][3] Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]
XX. mendeko euskal kantari maitatu eta miretsienetakoa izan den Mikel Laboaren bizitzaren inguruko zenbait atal azaltzen ditu komikiak.[5] Ohiko biografia moldeetatik kanpo, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan.
Koloreak eta estiloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klabe desberdinak erabiltzen ditu Larratxek liburuko marrazkiak koloreztatzeko. Komikiaren pasarte asko bikromoak dira, bi kolore baino ez ditu erabiltzen horietan; esaterako, Donostian kokatzen diren orrialdeetan urdina eta zuria erabiltzen ditu, kontzertutako hainbat irudi zuri-beltzetan daude. Baina beste hainbat orritan kolore primarioak erabiltzen ditu, Zumetaren obran zehar hain garrantzitsuak diren kolore primarioak dira horiek.
Hiru estilo nabaritzen dira kontakizunaren zehar:
- Estilo klasikoko marrazkia agertzen da Western giroko pasarteetan.
- Arkatzez marraztutako zuri-beltzezko estilo errealista erabiltzen da Laboaren bizitzako pasarteak ilustratzeko.
- Hiru koloreko estilo fantastikoa tartekatzen da ametsak, pentsamenduak eta beldurrak erakusten dituzten pasarte surrealistetan. Bide horretan, 75. orrian Picasso eta Zumetaren "Gernikak" batzen dituen hirugarren bertsio bat azaltzen da.
Estilo horiek nahita eskaintzen dute egileek, "errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena" egin nahi dute eta.
Lehen kontzertuko entzuleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuko 38-39 orrialde-bikotean Laboaren lehen kontzertuko balizko entzule ezagun asko agertzen dira, guztira 50tik gora lagun daude marrazkian. Nolabait Mikel Laboaren lanarekin harremana izan duten pertsonak dira. Besteak beste hauek agertzen dira:
- Musikariak: Aita Donostia, Atahualpa Yupanqui, Etxahun, Guridi, Iparragirre, Joan Baez, Maria Callas, Valentin Larrea, Violeta Parra
- zinema-aktoreak: Buster Keaton, Cantinflas, Charlie Chaplin, Charlie Rivel pailasoa
- Idazleak: Bertolt Brecht, George Brassens, Harkaitz Cano, Joxemiel Barandiaran, Lizardi,
- Bertsolariak: Plazida Otaño, Txirrita, Unai Iturriaga
- Pintoreak edo marrazkilariak: Picasso, Joseba Larratxe
Liburuaren egileak berak ere entzule dabiltza lehen kontzertu horretan (Harkaitz Cano, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga)
Keinuak Laboaren abestiei
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburuan zehar 30 keinu egiten zaizkie Laboaren abestiei. Gainera sarean entzun ahal izateko abesti horien zerrenda bat eskaintzen da liburuko 126. orrialdean 'Sekulabelardiko doinu banda'. izenburuarekin:[8]
- 5. or. Piedra y camino (Xoriek - 17. 2006)
- 15. or. Izarren hautsa (Lau-Bost. 1980)
- 22. or. Sardin zaharrari (Jose Manuel Lujanbio. Txirrita)
- 24. or. Lili bat (Joseba Sarrionandia (Hamabi. 1989)
- 27. or. Egun da Santi Mamiña (60-ak + 2. 2003)
- 27. or. Egun da Santi Mamiña (60-ak + 2. 2003)
- 28. eta 29. or. Aintzinako bihotz (Hamabi. 1989)
- 31. or. Ituringo arotza (60-ak + 2. 2003)
- 41.or. Pasaiako herritik (Bat-Hiru. 1974)
- 43. or. Cherokee (12. 1989)
- 47.or. Haize hegoa (Bat-Hiru. 1974)
- 49. eta 50. or. Baztan (Bat-Hiru. 1974)
- 78. or. Gernika (Bat-Hiru. 1974)[9]
- 79. or. Txoria txori (Bat-Hiru. 1974)
- 80. eta 81.or. Baga-biga-higa (Lekeitio 2) (60-ak + 2. 2003)
- 82. or. Komunikazio-inkomunikazio (Lekeitio 5) (Lau-bost. 1980)
- 88. eta 89. or. Els snobs (Guillermina Motta, 1964)
- 89. or. Els fariseus (Francesc Pi de la Serra. 1964)
- 91. or. Gure hitza (Gernika-Zuzenean 2. 1999-2000
- 94. or. Xoxo beltza (Lau-Bost. 1980)
- 99. or. Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Bat-Hiru. 1974)
- 99. or. Herria eta hizkuntza (Lau-bost. 1980)
- 102. or. Orduan (Xoriek 17. 2006)
- 103. or. Liluraren kontra (Lau-bost. 1980)
- 104. or. Goizuetan (60-ak + 2. 2003)
- 108. or. Lizardi (Sei. 1985)
- 111.or. Gaberako aterbea (Hamabi. 1989)
- 112. or. Gernika (Lekeitio 4) (Gernika-Zuzenean 2. 1999-2000
- 116. eta 117. or. Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari) (Ruper Ordorika. Haizea Garizumakoa. 2009)
- 120. eta 121. or. Sorterriko koblak (Sei. 1985)
- 121.or. Hegazti errariak (Hamalau. 1994)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Ilustrazioaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Joseba Larratxek lan honengatik.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Komiki-liburuaren aurkezpena: Ni ez naiz Mikel Laboa» UPV/EHU (kontsulta data: 2023-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «NI EZ NAIZ MIKEL LABOA (libro del 2022). Escrito por Unai Iturriaga. ISBN 9788413602264» La Vanguardia 2022-12-30 (kontsulta data: 2023-01-02).
- ↑ Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (kontsulta data: 2023-01-02).
- 1 2 Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (kontsulta data: 2023-10-11).
- ↑ [https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/ni-ez-naiz-mikel-laboa «Ni ez naiz Mikel Laboa. 2023ko urtarrilak 10 - 19:00 - Intxaurrondoko Kultur Etxea»] www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2023-01-02).
- ↑ «Ni ez naiz Mikel Laboa» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (kontsulta data: 2023-01-10).
- ↑ Larratxe, Joseba. (2023). Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (kontsulta data: 2023-03-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sekulabelardiko soinu banda. Liburuan keinuak jasotzen dituzten kantuak. Spotify-zerrenda
- Ni ez naiz Mikel Laboa - Gernika. Mikel Larratxe - Youtube (2023). Musika: Mikel Laboa, "Gernika" (Bat-Hiru, 1974) Mikel Laboa Katedra eta Elkar argitaletxearen eskutik, Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxe "Josevisky"-k ondutako komikiaren Gernikako bonbardaketaren pasartearekin egindako bideoa. Irudiak eta bideoaren muntaia