Iosu Zapata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iosu Zapata
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista plastikoa eta musikaria

Iosu Zapata Oses (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1981) artista plastikoa eta musikaria da. Bere lana abandonatutako espazioekin, periferiekin, bazterrekin, hiri-paisaiarekin eta naturarekin duten harremanarekin lotutako gaietan oinarritzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 eta 2001 artean, Iruña Cormenzana pintura-tailerrean parte hartu zuen (Iruñea), eta 1996 eta 1999 bitartean, arte grafikoak ikasi zituen Iruñean. Marrazketa eta pintura ikasi zituen Iruñeko Arte Eskolan 2001-04 urteen artean.

Pepe Albacetek eta Daniel Canogarrek zuzendutako Artelekuko serigrafia tailerrean (Donostia, 2007) eta Don Herbertek Artelekun (Donostia, 2009) egindako litografia tailerrean parte hartu zuen. 2015 Soma Mexico hezkuntza-programen tailerrean parte hartu zuen.[1]

Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu (Topaketak edo Artista Gazteak) eta Iruñeko hainbat talde artistikori lotuta dago.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia, natura, kapitalismoa, instalazioa eta azpikultura gaiak definitzen dute bere lana. Sistemak baztertutako objektu eta lekuetan jartzen du fokua, eta pinturaren, instalazioaren, stop motionaren, soinuaren edo esku-hartzearen bidez gauzatzen dira. Naturarekin etengabeko elkarrizketan, kapitalismoari eta paisaiari buruzko hausnarketa kritikoa lantzen du gure gizarte garaikidean. Bizikidetzarako ideia estetiko berriak ematen saiatzen den artearen aldeko apustua egiten du.

“Naturaren eta teknologiaren arteko harremana aztertu nahi dut” (Iosu Zapata).[3]

Erakustetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana Espainian, Filipinetan, Frantzian eta Mexikon erakutsi da. Azken horretan, hainbat urtez bizi izan da, eta hainbat proiektu garatu ditu, hala nola "La Chabola Nómada"[4], Makalaren Museoan, Polyforum Siqueirosen, Espainiako Kultur Etxean edo Emakumearen Museoan ikusgai.[2]

  • 2009: Murgilketak09.  Amarika aretoa. Vitoria-Gasteiz.
  • 2010: Bakarkako erakusketa. Egia. Donostia.
  • 2010: “Los dioses salen de las flores” horma-erakusketa. F.a.r.o. de Tláhuac. Mexiko DF.
  • 2010: Iberoamerikako Unibertsitatea. Mexiko DF.
  • 2011: Bakarkako erakusketa. “Habitáculo residual”. Zitadela. Iruñea.
  • 2012: “De la isla” bakarkako erakusketa. Zitadela. Iruñea.
  • 2013: “Mapamundistas, cultiva tu jardín” erakusketa kolektiboa. Iruñea.
  • 2013: Erakusketa kolektiboa (10163458). Iruñeko Ziudadela.
  • 2015: Bakarkako erakusketa: “Chabola jardín”. Galeria-etxea. CDMX Mexiko.
  • 2016: "La chabola nomada" (CDMX) galeria. Mexiko.
  • 2016: "Metamorfosis ambulante". CDMX enbaxada. Mexiko.
  • 2016: Erakusketa kolektiboa: “vestigios” Frissac. CDMX. Mexiko.
  • 2016: "Aperitifak -metamorfosis ambulante" CACH aurkezpena. Uhuarte.
  • 2017: Barañaingo Auditorio Egoitza. Laida Aldaz.
  • 2018: NUPeko erakusketa (BIORRITMICA).
  • 2019: Landarte. Nafarroako Gobernua (RADIO IRRINTZI).[5]
  • 2019: Cochabamba nazioarteko egoitza (Bolivia. Huarte zentroa).
  • 2021: "Malajierba" proiektu musikala Nafarroako museoak antolatutako "9 soles" proiektuaren 2º edizioan.[6]
  • 2022: "Cápsula del tiempo" 72ko topaketen 50. urteurrenean. [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Iosu Zapata trabaja el audiovisual y crea instalaciones.» PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea 2013-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) Iosu Zapata – Uholdeak. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Iosu Zapata | Tresnaka» www.tresnaka.net (tresnaka.net) (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  4. (Gaztelaniaz) «La chabola nomada, Mexico City (2023)» www.glartent.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Landarte llena los meses de verano de talleres artísticos en ocho localidades» Navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) «El Museo de Navarra presenta la 2ª edición del proyecto ´9 SOLES´» Navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  7. (Gaztelaniaz) Stegmeier, Ion. (2022-10-19). «Iosu Zapata entierra una cápsula del tiempo como ofrenda para el año 2072» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]