Irie Révoltés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irie Révoltés
Irie Révoltés 2011n
Datuak
JatorriaHeidelberg, Alemania
Musika motaReggae, Dancehall, Ska, Punk, Hip hop
Urteak2000 - gaur
Taldekideak
„Mal Élevé“
„Carlito“
„Silence“
„idoT“
„Conriot“
„Flex“
„Chriggi“
„Toby!“
„Mickez“
Informazio gehigarria
http://www.irie-revoltes.com/
Facebook: irierevoltes Twitter: irierevoltes Instagram: irierevoltes MySpace: irierevoltes Souncloud: irierevoltes Spotify: 2xU1DzacdEgPLClHtH48E1 Last fm: Irie+Révoltés Musicbrainz: 6d94f501-e5a8-4ea5-8913-b3de316eea50 Songkick: 976063 Discogs: 297120 Allmusic: mn0001603690 Deezer: 150505 Edit the value on Wikidata
Irie Revoltes. Zelt-Musik-Festival 2017 Freiburg, Alemania

Irie Révoltés musika talde alemaniarra da, Heidelbergen sortua. "Irie" hitzak positibo, zoriontsu, alai edo aske esan nahi du Jamaikako Patois hizkuntzan eta "révoltés" hitzak errebeldeak esan nahi du frantsesez. Taldeak alemanez eta frantsesez abesten du ("Carlito" eta "Mal Élevé" taldekideen aita korsikarra da), gai kritikatzaileak jorratuz. Bere musika Reggae, Dancehall, Ska, Punk eta Hip hop estiloen arteko nahasketa da.
Kontzertuetan ez ezik, manifestazioetan ere jotzen dute askotan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 2000n sortu zenean 16 eta 20 urte bitarteko 11 kidek osatzen zuten. Alemania, Suitza eta Txekiar Errepublikako musika jaialdien bidez egin ziren ezagun.
Orain arte 400 kontzertu baino gehiago eman dituzte, 10 herrialdetan, eta horrez gain hainbat manifestaziotan jo izan dute.

Engaiamendu soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irie Revoltés-ek aldaketak bultzatu nahi ditu bere musikarekin, dauden arazoak kritikatu eta aldi berean energia positiboa zabalduz. Halaber proiektu sozialetan eta protestetan engaiatzen dira. 2003an "Rollis für Afrika" (Gurpildun aulkiak Afrikarentzat) proiektua abiarazi zuen Mal élevé kideak eta "Viva con Agua de St. Pauli" eta "Respekt!" (aurreiritzi, arrazakeria, homofobia eta sexismoaren aurkako ekintza) egitasmoak ere sustatzen ditu taldeak. Horrez gain, askotan protestak sostengatzen dituzte, hala nola ikasleen greba 2009an.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les deux côtés (2003)
  • Voyage (2006)
  • Mouvement mondial (2010)
  • Irie Révoltés Live [DVD&CD] (2012)
  • Allez (2013)
  • Irie Révoltés (2015)

Bestelako argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perspectives (2006, Voices of Irie Révoltés & Chaoze One)
  • G8 illegal (2007, Chaoze One feat. Mal Élevé)
  • Viva con Agua (2007, freedownload Track Schmuf Hamburg-ekin feat. Toni-L)
  • Bildungsstreik (2009, Voices of Irie Révoltés & Chaoze One)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]