Irlandar erregosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandar erregosi
Erregosi eta jaki
Materialakbildoskia
Osagaiakbildoskia
Historia
JatorriaIrlandako Errepublika
AntzekoakKuzu haşlama (en) Itzuli

Irlandar erregosia (ingelesez: Irish Stew; irlanderaz: Stobhach Gaelach) Irlandako plater bat da, ziurrenik mundu mailan irlandar gastronomiako plater ospetsuena izango da. Arkumeki edo bildoskizko erregosia da, honi lursagarrak, tipula, azenarioa eta perrexila gehitzen zaizkiolarik.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo errezeta familia edota lekuaren arabera osagai ezberdinak izan ditzake, bereziki barazkiei dagokienez, baina funtsean honako hau da:

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1,5 kg arkume/bildots txuleta
  • 4 tipula
  • 4 lursagar
  • Azenarioak ere gehitu hala nahi izanez gero

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arkume edo bildotsa ez da garbitzen, honela berarekin bat dakarren koipeak azken erregosia koipezteko.
  2. Lursagar eta tipula osoak jarri eta eltzea hauekin osatutako geruza batez bete.
  3. Arkume/Bildotsa aurreko geruzaren gainean jarri eta piperra, ezkaia eta gatza gehitu.
  4. Arkume/Bildotsaren gainean lursagar eta tipulez osatutako beste geruza bat ipini.
  5. Gasdun ura gehitu, azken tipula eta lursagarrez osatutako geruza estali arte.
  6. Haragia samurtu arte 5 orduz irakiten utzi.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.