Iruzurgileak (2007ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Die Fälscher
Datuak
Jatorrizko izenburua Die Fälscher
Izenburua euskaraz Iruzurgileak
Urtea 2007
Estreinaldia 2007ko martxoaren 22a
Generoa drama, gerra
Herrialdea  Austria
 Alemania
Iraupena 98 minutu
Aurrekontua 6.250.000 dolar
Banatzailea Filmladen (Austria)
Universum Film (Alemania)
Zuzendaria
Stefan Ruzowitzky
Ekoizleak
Josef Aichholzer
Nina Bohlmann
Babette Schröder
Gidoilariak
Stefan Ruzowitzky
Adolf Burger idazlearen Die Fälscher eleberrian oinarritua
Aktoreak
Karl Markovics
August Diehl
Devid Striesow
Musikagileak
Marius Ruhland
Argazkilariak
Benedict Neuenfels
Jatorrizko hizkuntza
Alemana
Errusiera
Ingelesah
Hebreera
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Die Fälscher (alemanez Die Fälscher) 2007ko Stefan Ruzowitzky austriar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Adolf Burger idazlearen Die Fälscher eleberrian oinarritua dago, hartan Bigarren Mundu Gerran Sachsenhausen kontzentrazio esparruan benetan jazotako Bernhard operazioaren antolamendua kontatzen da. Karl Markovics, August Diehl eta Devid Striesow aktoreek antzeztu zuten.

Benetako gertaeretan oinarritutako filma da eta 2008ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1936, Berlin. Salomon Sorowitsch (Karl Markovics), hiriko moneta iruzurgileen artean nagusi da, "dirua irabazteko erarik errazena dirua bera ekoiztea dela" uste duen eskrupulurik gabeko judua, Alemanian nazismoa gailentzen ari den arren ez dio bere inguruan gertatzen den ezerk axola, ezta juduen aurkako jazarpenak ere. Honela nada, Bigarren Mundu Gerra hasi eta naziek Salomon atxilotuko eta Sachsenhausen kontzentrazio esparruan preso sartuko dute, bertan beste iruzurgile batzuekin batera talde lanean jardutera derrigortuko dutelarik. Heuren misioa: libra esterlina eta estatubatuar dolarrak barra-barra eekoiztea. Horren truk, heuren bizi baldintzak gainontzeko presoenak baina hobeagoak izango dira. Baina egoera honeek zalantza morala sortuaraziko die: heuren borreroentzako lan egitea gerra luzarazi eta Alemania Naziak garaipena lor dezan erraztea baita, hortaz, iruzurgile talde honek Bernhard operazioaren bidez ezkutuan eta beren kaxa aurkako lanari ekingo diote: Alemaniar ekonomia zapuzteko marko alemaniarrak barra-barra ekoiztea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iruzurgileak (2007ko filma)