Isabel Quintanilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Quintanilla
Bizitza
JaiotzaMadril1938ko uztailaren 22a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBrunete2017ko urriaren 24a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Francisco López Hernández
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Genero artistikoaerrealismoa

Isabel Quintanilla (Madril, 1938ko uztailaren 22aBrunete, 2017ko urriaren 24a) Espainiako errealismo berriaren artista bisuala izan zen, Madrilgo nuevo realismo izenaz ezagutzen den talde bateko kide, hain zuzen.[1] José Antonio Quintanilla Pardo Armada Errepublikanoko komandantearen alaba izan zen, 1941ean erregimen frankistak Campo de Valdenocedan (Burgos) eraila.

Isabelen pintura gehienak bodegoiak dira, eguneroko bizitzako ikuspegi eta objektu errazak deskribatzen dituztenak.[2] Quintanillak zenbait paisaia ere egin zituen olio-pinturan.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Quintanilla Madrilen jaio zen 1938an. 1953an, hamabost urte zituela, Arte Ederretako Goi Eskolan sartu zen. Sei urte geroago, 1959an, arrakastaz graduatu zen. 1960an, Quintanillak beka bat jaso zuen ilustrazioko pasantia bat egiteko Beatriz Galindo institutuan. Handik gutxira, Francisco López eskultorearekin ezkondu zen, eta harekin joan zen Erromara.

1982an, Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Orduan, marrazketa-eskolak jaso zituen Trinidad de la Torrek emandako tailer batean. Geroago ere klaseak hartu zituen Gutiérrez Navas eta Maruxia Valerorekin.[4]

Quintanilla Bruneteko egoitzan hil zen, 2017. urteko urrian, Madrileko Thyssen Museoan Realistas de Madrid izeneko erakusketa egin eta urtebetera. Han bere hainbat koadro erakutsi ziren.[5][6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Quintanillari omenaldia (beste pintore batzuekin batera) Avilako margolarien horma-irudian.

Isabel Quintanillaren olio-pinturak bodegoi estiloko bosgarren aldikoak dira —XX. mendean hasitakoa—, eta objektu gutxiago, espazio gehiago eta zehaztasun gutxiago ditu, oro har. Quintanillaren pinturetan testurak atzemateko gaitasuna nabarmentzen da, ia beti argi lausoa erabiliz. Bodegoiez gain, Isabel Quintanillak barneko paisaiak eta eszenak konbinatutako pinturak ere egin zituen.[7]

Quintanillaz gain, Antonio López, María Moreno, Esperanza Parada, Amalia Avia eta Julio López Hernández eta Francisco López anaiek osatzen zuten Madrileko Errealisten taldea. Denek partekatzen zuten beren lanen estilo errealista, eta, 1955ean, gehienek lehen talde-erakusketa antolatu zuten.[8]

Lehen banakako erakusketa Caltanissettan egin zuen, Palermon.[9]

Espainian, bere koadroak Madrilgo hainbat galeriatan erakutsi dira. Halaber, banakako hainbat erakusketa ere egin zituen Alemanian, hala nola Frankfurten (Meyer-Ellinger galeria), Hanburgon (Brockstedt galeria) eta Darmstadten (Darmstadt Kunsthalle).[9]

Parte hartu zuen erakusketa kolektiboen artean, nabarmentzekoak dira Londresko Marlborough Galeria, Madrilgo Prado Museoa eta Espainiako errealismoaren belaunaldi berriari buruzko Leandro Navarro Galeriak antolatutako erakusketak.[10][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García, Ángeles. (2017-10-26). «Muere la pintora realista Isabel Quintanilla a los 79 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  2. Mujeres realistas. 3 de julio de 2005.
  3. Obras en Exposición de Isabel Quintanilla. 20 de junio de 2015.
  4. a b «Biografía de Isabel Quintanilla» Galería de Arte Leandro Navarro.
  5. Muere la pintora realista Isabel Quintanilla a los 79 años. 25 de octubre de 2017.
  6. «Exposición - Realistas de Madrid» Museo Thyssen-Bornemisza.
  7. «El Thyssen se hace realista. De Antonio López a Isabel Quintanilla» El Asombrario & Co 8 de febrero de 2016.
  8. Muere Isabel Quintanilla, pintora de los realistas madrileños. 25 de octubre de 2017.
  9. a b Isabel Quintanilla, pintora. 79 años. 25 de octubre de 2017.
  10. «Isabel Quintanilla» Fundación Amigos del Museo del Prado.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]