Itzanotz
Itzanotz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Itzagaondoa |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Izánoz |
Posta kodea | 31421 |
Herritarra | itzanoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′21″N 1°24′00″W / 42.7059°N 1.3999°W |
Garaiera | 761 metro |
Distantzia | 40,2 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2022) |
Itzanotz[1][a] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1940. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak itzanoztarrak ziren.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzanotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Yçanotz (1268)
- Yçanoz (1366)
- Eizanoz (1534)
- Yzçánoz (1591)
- Izanoz (1802)
- Izanoz (1945)
- Itzanotz (2000)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzanotz Itzagaondoa ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1366an, gizarte-egoera bilauko familia batek bakarrik bizi zuen. XV. mendearen hasieran hustu behar izan zuten, nahiz eta hurrengo mendean berriro ere jendea bizi zen bertan. 1366an sua zuen, 2 1553an eta 4 1646an. 27 biztanle zituen 1786an eta 25 1857an.
Administrazio berezia izan zuen, jaurerrien erregimeneko baserria baitzen, XIX. mendearen lehen erdira arte. 1802an Baionako etxeko maiorazkoarena zen eta bi etxe besterik ez zituen, 23 pertsonarekin. Maiorazkoak berak zuen parrokoa aurkezteko eskubidea. 1847an bertakoak beste biderik ez zuen, egoera txarrean.
30 biztanle zituen 1858an, 22 1887an, 35 1930ean, 15 1940an eta bat ere ez 1950ean; data horretatik aurrera ez da agertzen Biztanleriaren Izendegietan.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Itzanotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).