Edukira joan

Ardatz (Itzagaondoa)

Koordenatuak: 42°44′09″N 1°25′24″W / 42.73589°N 1.42333°W / 42.73589; -1.42333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Itzagaondoko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ardatz (argipena)».
Ardatz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia iparraldetik; atzealdean Itzaga
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Ardanaz de Izagaondoa
Burua
(2019-2023)
Alberto Zalba Bidegain
(kontzejuburua)
Posta kodea31421
Herritarraardaztar, ardanaztar
Geografia
Koordenatuak42°44′09″N 1°25′24″W / 42.73589°N 1.42333°W / 42.73589; -1.42333
Azalera8,44 km²
Garaiera645 metro
Distantzia27,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria36 (2022)

Ardatz[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Ardatz Itzagaondoa[b] (eguesibarreraz: Ardanatz)[c] Itzagaondoa ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatua, Pirinioaurrea eskualdean.

Itzagaondoko ibarburua da. 2022 urtean 36 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ardaztarrak (eguesibarreraz: ardanaztarrak) dira.

Ardatz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ardanaz (1093)
  • Ardenatz (1168)
  • Ardanaz cabo Leguin (1269)
  • Ardanaz de Içagundo juxta Leguin (1270)
  • Ardanaz (1366)
  • Ardanaz (1534)
  • Ardanaz (1679)
  • Ardanaz (1802)
  • Ardanatz (1957)
  • Ardatz (1996)

Ardazko armarria Itzagaondokoa bezalakoa da, eta honako blasoia dauka:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean bere kolorezko haritz batez osatuta dago, Itzaga haitza irudikatzen duten mendi harritsuez inguratuta. »

Ardatz Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


    Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Errege-erreginen jaurerriaren antzinako lekua. Bertako bizilagunek, petxero guztiek, urtero, 1427an, 36 soldata eta 42 kahitze gari ematen zizkioten Gartzian Agaramondi; eta, bestalde, 3 kahitze gari ematen zizkioten Filipe Nafarroakoa mariskalari, honek 4000 florinen truke besterendu baitzituen Agirriain eta Eizaga ondoko herrixkak. Garai hartan, Semena Lopitz Ardatzekoak Leireri 1124n dohaintzan emandako San Salbatore monasterioa zegoen.

XIX. mendearen hasiera arte, Itzagaondoa ibarreko diputatuak eta Ardazko herritarrek izendatutako errejidore batek gobernatzen zuten. 1849an eskola zuen. XX. mendearen hasieran errota batek funtzionatzen zuen. Ardatz Legingoa ere deitzen zaio, bere udalerrian dagoen izen bereko mendiagatik, zeinaren gainean 1849an gotorleku baten hondakinak ikusten baitziren.

2022 urteko erroldaren arabera 36 biztanle zituen Ardatzek.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
41 37 44 45 44 47 47 44 42 41 42 41 41 45 39 42 42 42 39 38 35
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ardazko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Alberto Zalba Bidegain da.

Ardazko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Alberto Zalba Bidegain da.

Kontzejuburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik, Ardatzek 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Roberto Echarte Pulido 2011 2015
Alberto Zalba Bidegain 2015 2019
Alberto Zalba Bidegain 2019 jardunean
Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /aɾð̞át͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /aɾð̞át͡s̻ it͡s̻aɣ̞a.onð̞ó.a/ ahoskatua (laguntza)
  3. /aɾð̞ánat͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ardatz - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  5. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Ardatz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]