Itziar Astiasaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itziar Astiasaran
Bizitza
Izen osoa Itziar Astiazaran Antxia
Jaiotza Aretxabaleta, 1960 (58/59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak farmazialaria
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Jakiunde

Itziar Astiazaran Antxia (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1960) Farmazia doktorea, elikaduraz, dietetikaz eta elikagai-seguritateaz espezialista ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itziar Astiasaran 1982an lizentzia lortua eta 1985an Farmaziaz doktoratu zen Nafarroako Unibertsitatean. 2006an Nutrizioa eta Bromatologia katedra eskuratu zuen. 2004tik 2011ra Farmazia Fakultateko dekano izan zen. Halaber, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako partaidea eta Espainiako Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko akademikoa da. 2006an Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion, Pedro Miguel Etxenike eta Andoni Egañarekin batera; Astiazaranen kasuan hauexe izan zen arrazoia: "Nutrizioaren, Dietetikaren eta Elikagaien Segurtasunaren arloetan egindako ibilbide zientifikoagatik". Egun, Ikerketako errektoreordea da Nafarroako Unibertsitatean, eta Nafarroako Unibertsitateko Elikadura Zientzien Institutuko zuzendakarikide.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]