Molotov-Ribbentrop Ituna

Molotov-Ribbentrop ituna» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Molotov ituna sinatzen ari dela, Ribbentrop eta Stalin haren atzean daude.

Molotov-Ribbentrop Ituna, Alemania-Sobietar Batasuna Ituna[1] edo Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko Ez Erasotzeko Ituna[1] Alemania naziak eta Sobiet Batasunak hitzartutako akordioa izan zen, elkarren kontra ez erasotzeko. Bi herrialdeetako Kanpo Aferetako ministroek, Alemaniako Joachim von Ribbentrop eta Sobiet Batasunako Viatxeslav Molotovek sinatu zuten, Moskun, 1939ko abuztuaren 23an, Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehentxeago. Elkarri ez erasotzeko itunak ez zuen luze iraun, harik eta 1941eko ekainaren 22an Bizargorri Operazioa abian jarri zen arte, non Alemaniak Sobiet Batasunari eraso egin zion[2].

Nazien eta sobietarren arteko itun sekretua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunak protokolo sekretu bat zekarren. Horretan, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania herrialde neutralen berrantolaketak lurralde eta politika mailetan aipatzen ziren espreski. Horrela, 1939ko irailaren 1ean Alemaniak Polonia inbaditu zuelarik, sobietar osteak ere sartu ziren herrialdean. Muga Mendebaldeko Bug ibaian ezarri zuten. 1939ko azaroan, berriz, SESBek Finlandiari eraso egin zion eta Kareliako istmoa beretu zuen. 1940ko ekainean Stalinek Herrialde Baltikoak anexionatu zituen[2].

« 1. Baltikoko estatu eremuetan (Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania), lurralde eta politika egokitzapen bat eginez gero, Alemaniaren eta SESBen eragin eremua Lituaniako iparraldeko mugak ezarriko du. (...)

2. Poloniako estatuko eremuetan lurralde eta politika egokitzapen bat eginez gero, Alemaniaren eta SESBen eragin eremua Narew, Vistula eta San ibaiek ezartzen dituzten mugak izango dira gutxi gorabehera.

Bi estatu sinatzaileek poloniar estatu subiranoa mantenduko duten hala ez, eta mantentzekotan, poloniar estatu horren mugak zein izango diren, etorkizunean izan daitezkeen gertakari politikoek erabakiko dute.

Dena den, gai hori bi estatuen artean erabakiko dute, baina, betiere, adiskidantzaz.

3. Europako hego-ekialdeari dagokionez, SESBek adierazi nahi du Besarabia interesatzen zaiola. Alemaniak adiezazten du ez duela inolako interes politikorik eremu horietan.

4. Protokolo hau guztiz sekretupean tratatu beharko dute alde biek.


»

—Mosku, 1939ko abuztuaren 23an
Alemaniako Reicheko gobernuko ordezkari Joachim von Ribbentrop
SESBeko gobernuko guztiahaldun Viatxeslav Molotov.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molotov-Ribbentrop Ituna Aldatu lotura Wikidatan