Ivan Franko
Ivan Jakovytx Franko[1] (ukraineraz: Іван Якович Франко, iˈwɑn ˈjɑkowɪt͡ʃ frɑnˈkɔ ahoskatua; Nahuievytxi, Austria-Hungariako Inperioan, 1856ko abuztuaren 27agreg./abuztuaren 15ajul. - Lviv, 1916ko maiatzaren 28greg./maiatzaren 15ajul.) Austria-Hungariako Inperioan ukraineraz idatzi zuen poeta, idazlea, ekonomista, filosofia doktorea,etnografoa, ekintzaile politikoa, itzultzailea eta literatura kritikoa izan zen.
Politikari aurrekaria, Ukrainan sozialismoa eta nazionalismoa bultzatu zituen. Ukrainera kultura hizkuntza bihurtu nahi zuen eta horretarako mundu osoko idazleen liburu ezagunak itzuli zituen, besteak beste, William Shakespeare, Lord Byron, Pedro Calderón de la Barca, Dante, Victor Hugo, Adam Mickiewicz, Goethe eta Friedrich Schiller.
Galitzian jaio zen. Aitak, errementari, jatorri alemaniarra zuen. Bigarren hezkuntza Drohobytxen egin zuen eta, ondoren, filosofia eta literatura ukrainarra ikasi zituen Lviveko Unibertsitatean.
Zenbait obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lesyshyna Cheliad (1876)
- Dva Pryiateli (1876)
- Ballads and Tales (1877) Poesia.
- Boryslav (1877)
- Boryslav Laughs (1881-1882) Eleberria.
- Boa Constrictor (1878). Eleberria.
- Zakhar Berkut (1883). Saiakera.
- Basis of Society (1895) Saiakera.
- Withered Leaves (1896) Saiakera.
- Semper Tiro (1906)
- In Death of Cain (1889)
- Moses (1905).
- Stolen Happiness (1893)
- Kamenyar. Poesia.
Bere bizitza osoan mila obra inguru argitaratu zuen. Garai sobietarretan Ivan Franko oso onartutako egilea izan zen eta haren lanak zabalkunde handia izan zuten, bereziki Kamenyar poema.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Franko |
- (Ingelesez) Ivan Frankori buruzko filma.
- (Ingelesez) Entziklopedia Ukrainarra.