Edukira joan

Ixtarren atea

Koordenatuak: 32°32′36″N 44°25′20″E / 32.543333°N 44.422222°E / 32.543333; 44.422222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixtarren Atea» orritik birbideratua)
Ixtarren atea
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 575
KomisarioaNabukodonosor II.a
Honen izena daramaIxtar
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daBabilonia
Kokapena
BildumaVorderasiatisches Museum Berlin (en) Itzuli
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqBabilonia probintzia
HiriaAl-Hillah
Koordenatuak32°32′36″N 44°25′20″E / 32.543333°N 44.422222°E / 32.543333; 44.422222
Map

Ixtarren atea[1] (asirieraz: ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ, Darwaza D'Ishtar, arabieraz: بوابة عشتار‎, persieraz: دروازه ایشتار‎) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K.a. 575. urtean. Ixtar babiloniar jainkosari eskainia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean. Ate honetan hasten dira Ixtar jainkosaren omenez egiten ziren prozesioak hasten ziren.[2]

Gaur egun zati ezberdinak munduko hainbat museotan barrena daude banaturik eta Berlingo Museoen uhartean kokatzen den Pergamo Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago. Irakeko gobernuak erreibindikatzen du Alemaniak itzuli egin behar duela eraikin hau dagokion tokira[3].

Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
  2. Vázquez Hoys, Ana María. (2005). Historia de la religiones antiguas T. I). Próximo Oriente. Madril: Sanz y Torres, 50-55 or. ISBN 8496094596..
  3. (Ingelesez) MacAskill, Ewen. (2002-05-04). «Iraq appeals to Berlin for return of Babylon gate» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2020-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]