Izaskun Madariaga Iragorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Madariaga Iragorri
Izaskun Madariaga Iragorri(3471).jpg
Bizitza
JaiotzaOiartzun1947ko ekainaren 1a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhezitzailea, euskalgintza, feminista, composition teacher (en) Itzuli, irakaslea, unibertsitateko irakaslea, Makhdoom (en) Itzuli eta linguistics teacher (en) Itzuli

Facebook: Izaskun-Madariaga Twitter: madarigorri Edit the value on Wikidata

Izaskun Madariaga Iragorri (Tolosa, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 1a) irakaslea eta euskaltzalea, ezkertiar eta feminista. Haur-eskolen munduari lotua bokazioz. Oiartzungo udal haur-eskolaren sortzaile eta irakaslea eta jubilatu ondorengo afizio berrietan, wikilari eta hikalagun modura aritzen dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia abertzalean jaioa da, bost senidetan bigarrena. Ama Oiartzungo Frantxiska Iragorri Iriarte izan zen. Aita berriz, Areatzako Daniel Madariaga Sagarna.

Familian jaso zuen euskaltasun sentimendua, geroago indartzen joango zena. Urtetan Herri Gaztediko[1] partaide izan zen eta bertan jasotako formazioak eragingo zion bere bizitzan. Han mamitu zituen herritartasun sentimendua, justizia soziala, elkartasuna, herri eragiletasuna, feminismoa... Garai horretakoa da guardia zibilen atxiloketa eta ondoren jasandako kartzelaldia.[2][3]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdakaoko Bengoetxe auzoan eman zuen haurtzaro garaia, aitaren lantokia itxi eta familia etxegabetu zuten arte. Eskolako lehen urratsak bertan eman zituen, gaur egun hostalaritza eskola dagoen eremuan.[4][5]

Eskola biziki frankista zen eta pedagogia aldetik nahiko atzerakoia. Itxura estetikoari eta memorizazioari garrantzi berezia ematen zitzaion eskola hartan, falangeko irakaspenak ahaztu gabe. Bi irakasle izan zituen: Maria Teresa Arenal, bata eta Filomena Sainz, bestea.

Oiartzun bizileku berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika urte zituela aldatu zuen familiak bizilekua eta orduz geroztik Oiartzunen finkaturik eman du bizitza osoa. Oinarrizko ikasketak Beko Plazako eskolan bukatu zituen, Maria Angeles Esnaola irakasle zuelarik. Maistrari esker zabaldu zitzaizkion euskal kulturaren leiho berriak, presentzia handia baitzuen, bai euskarak eta baita euskal kulturak ere. Aurrekoan ez bezala, eskola honetan ikasten ikasteko teknikak erabiltzen zituen Maria Angeles maistrak.

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hamalau urterekin, eskola bukatu eta segidan hasi zen lanean Donostiako Otaegi gozotegian,[6] urte eta erdiz.
  • Bertan igarotako denbora idazkaritzako prestaketa jasotzeko aprobetxatu zuen eta ondoren beste bost urte t'erdiz aritu zen idazkari lanetan Resa Guipuzcoanan Donostiako Zabaleta kaleko bulegoan.
  • Hurrengo lantokia Dator izan zen. Kasu honetan ikastolen alde egiteko saiakera bat izan zen, militantzia ikuspuntua ere bazuena. Enpresak sortzea zuen helburu euren etekina ikastolen sostengurako erabiltzeko asmotan. Ez zuen asko iraun.
  • 1977an, Iturburu haur-eskola[7] (geroago Oiartzungo udal haur eskola[8] izango zena) sortu eta irakasle eta zuzendari modura jardun zuen lanean.
  • 1999an, Iturburu udal haur eskola, Udal Ikastola Partzuergoan[9] integratu zelarik, bertan jarraitu zuen lanean 60 urte bete eta 2007an jubilatu zen arte.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin familia sortuta (bi semeren ama da) hasi zen formazioari leku egiten, tartean EGA titulua ateratzen. Ikastolen Elkarteak eratutako magisteritza plan bereziko lehen promozioko ikasle izan zen, aurrez 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarbide-probak gainditu eta gero. Ondoren, lana, familia eta ikasketak uztartuz, honoko ikasketak burutu zituen:

Haur-eskolen munduari dedikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur-eskola lanbidea izateaz gain, militantzia motibo bihurtu izan zen bere bizitza laboralean. Egindako ibilbide profesionalean haur-eskolen eredu berriaren bultzatzaile eta bideratzaile izatea tokatu zitzaion eta horretarako aukera desberdinak izan zituen.

  • Gipuzkoa,[10] Euskadi eta estatu mailako[11] koordinakundeko partaide iraunkorra izanda, hiru garai garrantzitsu bizitzea tokatu zitzaion.
    1. 1989/90 urte tartean: LOGSE legearen aurre eztabaidako saioetan partaide izatea.
    2. 1992eko maiatzean: Avilan burututako Profesional de la educación infantil: hacia un futuro sin barreras izeneko 7. kongresuko antolatzaile izatea.
    3. 2001eko urrian: 0-3ko haurren hezkuntza eskubideen defentsan, Donostian burututako '0-3 Haurraren Hezkuntza Eskubideen Aldeko Mahaia'ren[12] bultzatzaile eta jardunaldien antolatzaile izatea.
  • 1990 urtean Donostiako Irakasle eskola eta Foru Aldundiaren hitzarmena tarteko, Magisteritzako Plan Bereziaren bideratzailea izan zen, haur-eskoletako hezitzaile titulu gabekoentzat.
  • Haur-hezkuntzako irakasleen formazioan urte luzez aritu izan da, bereziki Mondragon Unibertsitatean baina baita Hezkuntza Saileko Berritzeguneetan eta EHU Irakasle Eskolan ere.
  • Ugariak izan dira haur hezkuntza edota haur-eskolen gaiei lotutako ikastaro, hitzaldi eta mahai inguru, eta baita artikuluak ere, gehienak aldizkari espezializatuetan argitaratuak: Infancia Educar 0-6, Jakingarriak, Hik Hasi edota Aula de infantil.
  • 2006ean Vic-eko unibertsitatearekin kolaboratu izan zuen 0-3ko haur-eskoletan kalitatezko parametroak ezartzeko irizpideak finkatzeko.
  • Infancia Educar 0-6 aldizkariko kontseilukide iraunkorra izan da sorreratik jubilatu bitarte.[13]
  • Gauza bera Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoko partaidetzarekin ere.[14]

Haur-eskola sistemak ezagutzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infanciako partaide modura nazioarteko hainbat haur-eskolen sistemak eta ereduen berri bazuen, propio egindako bidaien bitartez. 1994tik 2005 bitarte Poitiers, Bologna, Modena, Pistoia, Suediako Lulea eta Estokolmo,[15] Montevideo,[16] Portoalegre, Reggio Emilia,[17] Finlandiako Tampere eta Helsinki,[18] Cracovia[19] edo Chiloé bezalako lekuak ezagutzeko aukera izan zuen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eskolaren gaia ardatz, iritzi artikulu, artikulu pedagogiko nahiz politiko ugari argitaratu izan ditu.[20]

Herri intereseko hainbat idatzien artean bi hauek aipagarri:

  • 1981. urtea: 'Euskara eta Oiartzungo eskola nazionalak'. Oiartzun Urtekaria.
  • 2021. urtea: 'Maria Angeles Esnaola Bidaurreta: Irakasle aparta eta frankismoaren garaiko maistra abertzalea, Oiartzunen'.[21]
  • 2022. urtea: 'Iturburu: Udal Haur Eskolako historia'. Mugarri saila.[22]
Izaskun Madariaga, bere amarekin, Haurtzaro Ikastolak emandako eskertza oroigarriarekin

Jasotako aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007ko ekainaren 17an Haurtzaro Ikastolako eskertza, Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa errealitatea izatearen alde egindako lanarengatik.
  • 2014ko ekainaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundiak Frankismoaren auzitegiek jazarritako emakume gipuzkoarrak omenduz 'Urrezko Bereizgarriak 2014' aitortza kolektiboko partaide izan zen.[23]
  • Oarsoarrak 2014: Euskararen Saria Ohorezko Aipamena 'Haur eskola ereduaren sortzaile eta bultzatzaile gisa egindako lanagatik.[24][25]

Elkarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oiartzun Urtekaria 2007 (10-20 or.)
  • Bere ibilbideari buruzko elkarrizketa. Txinpart 38. alea. [26]
  • Oiartzungo WikiEmakumeok proiektuari buruz elkarrizketa. El Diario Vasco/Oiartzun. [27]
  • Oiartzun Irratiko Zana Zalako irratsaioan elkarrizketa.[28]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Herri Gaztedi JARCetik kanpora - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. Tribunal de Orden Público: Sentencia nº118. .
  4. (Ingelesez) «Pin en Galdakao» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. «Danok Aurrera - Escuela , iglesia de santa Marina y casa de los maestros en. Bengoetxe. ( Foto del año 1968 ) | Facebook» es-la.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  6. Casa Otaegui – Pastelería artesanal y repostería de toda la vida en Donostia – San Sebastián. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  7. «Karrikako Iturburu haur eskolaren historia Mugarriko ale berrian» El Diario Vasco 2022-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  8. «Ongi Etorri» Jolastuz, izan eta hazi. Lagunduz, izan eta hezi. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  9. UDAL IKASTOLA PARTZUERGOA: Ezinbesteko zerbitzua Oiartzungo herrian. .
  10. Madariaga, Izaskun. (2002). «¿Querer es poder?: la historia de la Coordinadora de Escuelas Infatiles de Gipúzcoa» Infancia: educar de 0 a 6 años (75): 25–27. ISSN 1130-6084. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  11. López, Angelines. (2001). «La coordinadora estatal de escuelas infantiles» In-fan-cia : educar de 0 a 6 años : revista de la Associació de Mestres Rosa Sensat ISSN 1130-6084. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  12. 0-3 haurraren hezkuntza eskubideen aldeko Mahaia : jardunaldiak : Donostiako Irakasle Eskola, 2001-10-06. .
  13. (Katalanez) «Revista In-fan-cia. Educar de 0 a 6 años» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  14. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  15. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  16. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  17. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  18. Haur eskolak zaindu baino hezitu. .
  19. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  20. (Gaztelaniaz) «Izaskun Madariaga» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  21. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  22. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  23. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  24. (Gaztelaniaz) «Oarsoarrak saria jaso du Izaskun Madariaga Iragorrik» El Diario Vasco 2014-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  25. «Oiartzun irratia» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  26. (Gaztelaniaz) «OIARTZUN / 'Txinpart' aldizkariaren 38. alea plazaratu du Haurtzaro Ikastolak» El Diario Vasco 2007-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  27. ««Ederra litzateke taldea handitu eta jende gehiagoren parte hartzea lortzea»» El Diario Vasco 2022-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  28. «ZANA ZALAKO Izaskun Madariaga Iragorri 2022-10-25» www.oiartzunirratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]