Jacques Laurent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Laurent
17. seat 15 of the Académie française (en) Itzuli

1986ko ekainaren 26a - 2000ko abenduaren 29a
Fernand Braudel - Frédéric Vitoux (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParisko 9. barrutia1919ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 6. barrutia2000ko abenduaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekuaCimetière ancien d'Asnières-sur-Seine (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)Défense de l’Occident (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
MugimenduaHussards (en) Itzuli
Izengoitia(k)Gilles Bargy, Jacques Laurent-Cély, Laurent Labattut, Gonzague de Pont-Royal, Marc de Saint-Palais eta Cécil Saint-Laurent
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Action française

IMDB: nm0491240 Allocine: 76456 Allmovie: p109549 Edit the value on Wikidata

Jacques Laurent (Paris, Frantzia, 1919ko urtarrilaren 5a - 2000ko abenduaren 29a) frantses idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturan Les Corpus tranquilles (1948, Gorputz lasaiak) lanarekin hasi zen. Antoine Blondin, Michel Déon eta Roger Nimierrekin Hussards taldeko kide izan zen. Eztabaida sortu zuen Paul et Jean-Paul (1951) lanarekin, Jean-Paul Sartre eta Paul Bourgeten konparazioa eginez. Ondoren, Mauriac sous de Gaulle (1964, Mauriac de Gaullen azpian) lanaren ondorioz, epaitegietara eraman zuten, Frantziako estatuburua iraintzeagatik.

Eleberria indarkeriatik ihes egiteko bide gisa ikusi zuen Laurentek (Roman du roman, 1977), eta ziurgabetasuna eta zoria egin zituen bere lanen gai nagusi: Le Petit Canard (1954, Ahate txikia); La Fin de Lamiel (1966, Lamielen amaiera); Les Bêtises (1971, Lelokeriak), Goncourt saria; Les Sous-Ensembles flous (1981, Azpimultzo nahasiak); Les Dimanches de Mlle Beaunon (1982, Mlle Beaunonen igandeak); Le Miroir aux tiroirs (1990, Tiraderen ispilua).

Cécil Saint-Laurent ezizenarekin eleberri historikoak idatzi zituen, zinemara eraman eta arrakasta handia lortu zutenak (Caroline chérie saila).

Bestalde, autobiografia bat argitaratu zuen, Histoire égoïste (1976, Historia egoista), eta pasticheak (Dix Perles de culture, 1972) eta hainbat lan historiko ere bai.

Frantziako Akademiako kide izan zen, 1986. urteaz geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]