Nikolai Marr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikolai Marr
Marr.jpg
Bizitza
Jaiotza Kutaisi1864ko abenduaren 25a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza San Petersburgo1934ko abenduaren 20a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Oriental Studies of the St. Petersburg University
Hizkuntzak Esperantoa
errusiera
Ikaslea(k) Boris Piotrovsky
Q4135464
Ivane Javakhishvili
Ivan Meshchaninov
Joseph Orbeli
Akaki Shanidze
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, hizkuntzalaria, historialaria, esperantista, armenologista, arkeologoa eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia

Nikolai Iakovlevitx Marr (Kutaisi, Georgia, 1865eko urtarrilaren 6agreg./1864ko abenduaren 25ajul. - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1934ko abenduaren 20a) georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900etik aurrera San Petersburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen. Kaukaso aldeko hizkuntzak aztertu zituen. Georgia eta Armeniako literatura-argitalpenak egin zituen, eta Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen artean lotura bilatzen ahalegindu zen.

1924tik aurrera, hizkuntzen teoria monogenetiko deritzona proposatu zuen: hizkuntza guztiak bakar batetik datozela, hizkuntza bakoitzaren bilakaera gizartearen egitura sozioekonomikoaren ondorioa dela, eta bilakaera horrek nazio-gertaerekin baino gizartearen klase-banaketarekin zerikusi handiagoa duela dioen teoria, hain zuzen. Teoria hori, hizkuntzalaritza eta marxismoa uztartzen dituena, izan zen hizkuntzalaritza-teoria ofiziala Sobietar Batasunean, 1950ean Stalinek gaitzetsi zuen arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Marr Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]